Miren Agur Meabe Plaza (Lekeitio, Bizkaia, 1962kourriaren 7a) euskal idazlea da. Derioko Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzietan espezializaturik, eta Euskal Filologiako ikasketak egin zituen ondoren. BilbokoKirikiño ikastolan hainbat urtez ibili zen irakasle, eta 1990 urteaz geroztik Giltza-Edebé argitaletxean argitalpen zuzendaritzako eta kudeaketako lanetan ere aritu zen.[1] Egun, literatura-sorkuntzan, itzulpengintzan eta idazkuntzari lotutako jardueretan ari da buru-belarri. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Landu ditu beste genero batzuk ere: ipuingintza eta eleberria, adibidez.
2021ean, Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria jaso zuen Nola gorde errautsak kolkoan lanagatik; euskarazko liburu batek sari hori jasotzen zuen lehen aldia izan zen.[3]
2022ko otsailaren 25ean euskaltzain oso izendatu zuen Euskaltzaindiak, Donostian egin zuen osoko bilkuran; Xabier Kintana euskaltzain emerituaren tokirako. Gehiengoa eskuratu du bozketan.[4]
Bere lehen lana, ipuingintzaren barnean kokatua, 1986an eman zuen argitara, Uneka... Gaba. Bertan, sinbolismoaren zantzuak eta ondoren, postmodernitateak eratuko duen ideia nagusia ageri dira: uneak bakarrik bizi ditugula eta uneak bizi gaituela. Ideia nagusi horri bidea emateko, Miren Agur Meabek hizkera lirikotik oso hurbil dagoen idazkera erabili zuen, nitasunari eta uneei nagusitasuna emanda.[6]
Ondoren, poesian murgildu zen, eta Lasarte-Oriako Udalaren Saria irabazi zuen (1991),[7]Oi hondarrezko emakaitz lanarekin. Peneloperen mitoaren inguruko poema bilduma da, Idatz & MintzLabayru ikastegiko aldizkariak argitaratua (1999), nahiz eta liburuko testu batzuk Miren Agur Meaberen poema libururik ezagunenean, Azalaren kodea (2000) delakoan, agertu. Lan horretan, bere poetikak adierazten duenez, gorputzean oinarrituriko hizkera berria aurkeztu zuen. Liburuaren sailen izenburuek ere adierazten dute gorputzaren inguruan egindako idazkera desberdinak: Oharrak, Orbainak, Tatuajeak eta Kontrazeinuak. Egileak zehaztasunaren, laburtasunaren eta zuzentasunaren aldeko estiloan dabilela erakusten du.[6]
Hizkera berri horrek, emakumearen gorpuzkerari loturik agertzen delarik, zerikusia du keinuz osaturiko komunikazio nahiarekin, nahiz eta hitzez eman. Egilearen bizitza da bere poemen abiapuntua. Testuetako batzuk, gaztelaniara, katalanera, ingelesera, etab. itzuli dira.
Bere hirugarren poema liburuan, Bitsa eskuetan (2010), bere konstante poetikoak azaleratzen dira: identitatearen bilaketa, eguneroko testuinguruaren erreferentziak, emakume subjektuaren kontzientzia, desiraren esplizitazioa, eta abar.
Haur eta gazte literaturan ere jardun du Miren Agur Meabek. Arlo horretakoak dira: Bisita (2001), Joanes eta Bioletaren bihotza (2002), Etxe bitan bizi naiz (2003), Nola zuzendu andereño gaizto bat (2003), Amal (2003), Supositorioak otsoarentzat (2006) eta Izar bat zopan (2008). Ikusten denez, 2000tik aurrera egin du egileak bidea. Liburu horietako batzuen katalanezko, gaztelaniazko eta galizierazko bertsioak ere aurkitzen dira.
Hala ere, Gazte Literaturan izan du oihartzunik zabalena. Hainbat lan argitaratu ditu eta horietatik hiruk irabazi dute Euskadi Saria. Hirurak itzuli dituzte gaztelaniara.[6]
Itsaslabarreko etxea (2001) nobelak, abentura, amodioa eta izua konbinatzen ditu.[6]Urtebete itsasargian (2006) liburuan gerra zibila da gaia, mutiko baten ikuspuntutik kontatua. Lan horrek, eguneroko bizitzaren pasarteei eta mutikoaren sentiberatasunari ematen die garrantzia. Gai berari buruz Joseba Sarrionandiak idatzitako lana gogora ekar dezakeen arren, Sarrionandiak idatzitakoarekin alderatuz, Miren Agur Meaberen lanak arreta handiagoa jartzen die eguneroko gorabeherei eta gaztearen barne-munduari, hala nola maitasunaren ezagutzari.[6]
Zer da, ba, maitasuna? (2008) liburuan, kontakizuna eta poesia uztartuz, gai intimistak eta sozialak jorratu zituen.
2014: Zazpikale Saria, Kristalezko begi bat nobelagatik.
2017: Vitoria-Gasteiz Saria, Haur Literaturaren kategorian Lola Moral eta Sergio García-ren Alicia et le jeu de l’oie lanaren itzulpenagatik: Alizia eta antzara jokoa.[15]
2019: Juul saria, 12-16 urte kategorian Zer da, ba, maitasuna? lanagatik.
2020: Haur literaturako Mikel Zarate saria. Itsasoaren atea lanagatik.[17]