SinbolismoaFrantzian eta BelgikanXIX. mendearen amaieran sortu zen literatura joera izan zen. Funtsean naturalismoaren eta parnasianismoaren aurkako erreakzioa izan zen eta inoiz ez zen dotrina baten inguruan eskola gisa egituratu. Izan ere, sinbolismoaren iturburua eta bilakabidea markatu zituzten lau berritzaileen –Baudelaire, Rimbaud, Mallarmé, Verlaine– arteko desberdintasunak nabarmenak badira ere, lauontzat poesia errealitatetik harat iragateko bidea zen, hitzak poetak hautaturiko sinbolo subjektiboaren euskarri direlarik. Hartara, deskripzio objektiborik edo naturalistarik gabe, hitzek sentipenak eta ideiak idarokitzen dituzte baina sortzailearen subjektibismoa dela eta, zenbaitetan ilun gertatzen dira irakurlearentzat. Verlainek dioenez pinturatik edo eskulturatik baino musikatik hurbilago behar du izan poesiak. Erritmo eta neurri berrien sorrera (prosazko poema barne) sinbolisten ezaugarria da.