Mihály Károlyi (Fót, Austria-Hungaria, 1875eko martxoaren 4a - Vence, Frantzia, 1955eko martxoaren 19a) hungariar politikari sozialista izan zen. Hungariako nobleziako kidea zen jatorriz. Hungariako Nekazaritzako Elkarteko lehendakari izan zen (1905). Elkarte hartan dimisioa eman, eta Alderdi Erradikala sortu zuen. 1918an, Lehen Mundu Gerra amaitzear zela, lehen ministro izendatu zuten eta, gero, Errepublikako presidente. 1919an, dimisioa eman zuen, Béla Kunen mesedetan, eta erbesteratu egin zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak