María Rodrigo
María Rodrigo Bellido (Madril, 1888ko martxoaren 20a – Puerto Rico, 1967ko abenduaren 8a) musikagilea, piano-jotzailea eta irakaslea izan zen. Espainian opera bat estreinatu zuen lehen emakumea eta bere lanetik bizi izan zen lehen musikagilea izan zen. BiografiaLetren ingurune landuan eta maitalean hazi zen. Aitarekin ikasi zuen musika. Mercedes Rodrigo ahizpa izan zen Espainiako psikologia-titulua lortu zuen lehen emakumea. María, Espainian bere lanetik bizi izan zen lehen konpositorea.[1][2] Ibilbidea1897tik aurrera Madrilgo Kontserbatorioan pianoa, harmonia eta konposizioa ikasi zituen. Ikasketa arruntekin batera, piano-ikasketak egin zituen José Tragórekin, Madrilgo Kontserbatorioan. 1902an amaitu zuen, hamalau urterekin, Karrera Amaierako Sariarekin, eta neskato miresgarritzat jota.[3] Emakume eleanitza zen, alemana eta frantsesa ikasi zuena. Alemanian, Frantzian eta Belgikan (1912-1915) ikasi zuen, Ikasketak Zabaltzeko Batzordearen beka bati esker.[4] Munichen Richard Strauss-ekin ikasi zuen eta bere kideen artean Wilhelm Furtwängler eta Carl Orff egon ziren.[2] ![]() Espainiara itzulita, kontzertadore gisa lan egin zuen Madrilgo Teatro Realen. Europan zehar eman zituen kontzertuak Miguel Fletari pianoan lagunduta. Operak eta zarzuelak estreinatu zituen, eta hori berria zen garai hartan emakume batentzat. Madrilgo Kontserbatorioan irakasle izan zen 1933tik aurrera, Ahots- eta instrumentu-multzoko katedradun gisa.[5] María Lejárraga eta Pura Maortuarekin batera, klase ertain eta langileko emakumearen kultura sustatzea helburu zuen Asociación Femenina de Educación Cívica/ Hezkuntzako Emakumeen Elkartea sortu zuen. Horrela, hitzaldi eta ikastaroez gain, hizkuntza, takigrafia, mozketa eta jantzigintza, musika eta deklamazio eskolak ematen ziren, Rodrigok emanak.[6] Gerra Zibila zela eta, erbestera joan zen ahizparekin batera. Cannesen eta Suitzan egon zen María Lejarragarekin. 1939. urtean Kolonbiara iritsi zen eta berrogeiko urteetan irakasle gisa aritu zen Bogotán. Kontzertista gisa lan egiteaz gain, musika egiten jarraitu zuen. Azkenik, 1950ean Puerto Ricon bizi izan zen ahizparekin, eta, musika egiten jarraitzeaz gain, eskolak eman zituen Río Piedras Unibertsitatean, Espainiako beste errepublikar batzuekin batera. Puerto Ricon hil zen, 1967ko abenduaren 8an.[5] LanakBere lanean Alemaniako prestakuntza nabari da eta, bereziki, Wagnerren eragina. Genero guztiak landu zituen, bai ahots musika (operak, zarzuelak eta kantak), bai instrumentala (sinfonikoa, ganberakoa, pianorakoa). Espainian opera bat estreinatu zuen lehen emakumea izan zen.
Aintzatespenak
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
|