Emilio Serrano Ruiz (Gasteiz, Araba, 1850eko martxoaren 13a - Madril, Espainia, 1939ko apirilaren 8a) arabar musikagilea izan zen.
Biografia
Madrilgo kontserbatorioan egin zituen ikasketak Hilarion Eslabarekin eta Emilio Arrietarekin, eta geroago, 1894-1920. urteetan, konposizio-irakasle izan zen han. Madrilgo Errege Antzokiko arte zuzendaria izan zen, eta hogeita hamar urtez Elisabet infantaren ganbera-musikagilea.
San Fernando Arte Ederretako Akademiako kide izan zen.
Lan aipagarriak ditu: operen artean, Mitritades (1882), Doña Juana la Loca (1890), Irene de Otranto (1891) eta Gonzalo de Córdoba (1898); La Bejarana (1924) zartzuela; harizko tresnetarako kuarteto bat, eta poema sinfonikoak.
Erreferentziak