Harmonia (musika)

Rameauren Traité de l’harmonie
Artikulu hau teoria musikalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Harmonia».

Harmonia akordeen egituraz, konbinazioaz eta haien arteko harremanaz diharduen teoria eta praktika da. Antzinako organum-a da harmoniaren eta kontrapuntuaren jakintzaren jatorria. Kontrapuntua zenbait doinuren denboran zeharreko garapenari dagokio eta harmonia zenbait notaren aldi bereko konbinazioari. Rameauk eman zuen harmoniaren lehen teoria, baina ordutik aldaketa ugari jasan ditu.

Etimologia

Harmonia hitza antzinako grezieratik dator, ἁρμονία (Harmonia jainkosa), "akordioa, bat-etortzea" esan nahi duena[1], eta hau ἁρμόζω aditzetik (ederra): "doitu, zerbaitekin lotu". Hala ere, terminoa ez zen erabili harmonia polifonikoaren gaur egungo zentzuan, izan ere polifonia ez zen sartu Mendebaldeko kulturan Erdi Aroak aurrera egin arte.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Hoad, T. F. HoadT F.. (2003-01-01). Hoad, T. F. ed. «harmony» The Concise Oxford Dictionary of English Etymology (Oxford University Press)  doi:10.1093/acref/9780192830982.001.0001/acref-9780192830982-e-6984. ISBN 978-0-19-283098-2. (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).

Bibliografia

Kanpo estekak


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.