Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urtetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da. 1996ko apirilaren 23an hainbat herrialdetan hasi zen ospatzen eta 2008rako ehun herrialde baino gehiago batu ziren.
Liburuaren Munduko Hiriburua
2001ean Madril izendatu zen Liburuaren Munduko Hiriburu UNESCOren ekimenez. Horrez geroztik, apirilaren 23an munduko hainbat hiri aukeratzen dira urtean zehar liburuekin lotutako kultura-jarduerak egiteko.
Errefentziak
Kanpo estekak