Lemmenjokiko Parke Nazionala

Lemmenjokiko Parke Nazionala
I.b maila: natura basatiko gune
Datu orokorrak
Motaparke nazional
Azalera2.850 km²
EponimoaLemmenjoki
Geografia
Map
Koordenatuak68°36′43″N 25°52′17″E / 68.61185°N 25.87152°E / 68.61185; 25.87152
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakInari
Lemmenjoki ibaia.

Lemmenjoki Parke Nazionala (Finlandieraz: Lemmenjoen kansallispuisto; Iparraldeko Samieraz: Leammi álbmotmeahcci), Finlandiako parke natural handiena eta Europako zabalenetarikoa da. Norvegiarekin egiten du muga eta Kittilä baino batez ere Inari udalerrian dago, Laponian. Lemmenjoki ibaiak ematen dio izena parke naturalari eta 2.850 km² dauzka, ia Araba bezain handia. Gainera, babestutako lurraldeak Norvegian barrena jarraitzen du Øvre Anarjokka izenarekin.

Natura

Isolatutako tontor ugari daude, Eskandinaviar mendien bukaeran, hala nola Maaresta eta Viipus, eta ibai txiki ugari daude. Batez ere pinudiak eta urkiak dira nagusi ibaien inguruko bailaretan, baina altuera handitzen doan heinean, zuhaitzik gabeko Tundra bihurtzen da buru. Zingirak ere ugariak dira. Parke nazionalean animalia biodibertsitate handia dago, hala nola hartz arreak, altzeak eta arrano beltzak, baita otsoak ere. Elur-orein aziendak ere aurki daitezke, baina noski, hauek ez dira basatiak. Parke Nazionala bi eremuetan zatitzen da, jendea sartu daitekeen eremua eta ezin sar daitekeena.

XIX. mendean urrea aurkitu zen Lemmenjoki ibaiko bailaran eta II. Mundu Gerra baino lehen biztanle asko gerturatu zen hona urre-sukarrak bultzaturik. Hala ere, jendea nazkatu eta bertatik alde egin zuen, baina badago oraindik urre bila etortzen den ausartik. 1956. urtean, Finlandiako gobernuak, Parke Nazional izena eman zion baso-eremu zabal hauek babesteko asmoz.

Erreferentziak

Kanpo estekak