Kurjenrahka Parke Nazionala (finlandieraz: Kurjenrahkan kansallispuisto), Finlandia hego-mendebaldeko ertzean dagoen parke nazional bat da, Turku hiriaren ondoan.
Historia
Harri Aroko ehiztari-biltzaileak izan ziren eremu honetako aurreneko populatzaileak. Brontze eta Burdin Aroko aztarnak ere aurkitu dira. Dena den ez dirudi asentamendu iraunkorrik izan zenik XVIII mendearen erdialderarte. Lehendabiziko herria Savojärvi aintziraren ertzean sortu zen[1].
XIX mendean bi etxaldek erosi zituzten eremu honetako lurrak eta baso guztiak moztu zituzten, uharte batzutan gelditu zirenak ezik. XIX mendearen bukaeran Estatuak erosi zuen lurraldea.
1978 urtean dagoeneko Gobernuak erabaki zuen Parke Nazionala sortzea baina 20 urte luzatu zen prozesua eta 1998an ezarri zen azkenean.
Flora eta fauna
Zohikaztegiek osatzen dute parkea baina berezko basoa ere aurkitzen da aipaturiko uharteetan, azken 150 urtetan gizakiaren erabilerarik izan ez duena. Ipar-katamotza aurkitzen da bertan, ohikoa da hartz arreak eta otsoak ikustea ere.
Erreferentziak
Kanpo estekak