Pyhä-Häkki Parke Nazionala (finlandieraz, Pyhä-Häkin kansallispuisto) Erdialdeko Finlandia eskualdean dagoen parke nazional txiki bat da. Hain zuzen, herrialdeko bosgarren parke nazional txikiena da, zehazki, 13 km²-ko azalera baino ez duelako. Biztanle dentsitate handiko eremu batean dago, besteak beste, Jyväskylä eta Saarijärvi hirietatik hurbil. Bertako baso zaharretan aurki daitezkeen hegazti, intsektu eta landare bereziengatik da ezaguna parke nazional hau [1].
Bertako zingirak nekazaritzarako oso hezeak direnez eta inguruan ibai handirik ez degoenez egurrak garraiatzeko, ingurune hau gizakien interestik kanpo iraun du betidanik. 1912. urterako bertako basoak babesturik zauden Pyhä-Häkki Erret Parkea izenpean eta, nahiz eta, parke nazional bihurtzeko proiektua 1938rako prest izan, gerren ondorioz, proiektu hau ez zen 1956. urtera arte gauzatu [2].
2004. urtean parke nazionalaren ikurra izan zen 500 urteko zuhaitza hil egin zen, dena den, erorketarekin batera, parkeko gainontzeko bizilagunen elikagai bihurtu zen; zuhaitz zahar berriak ia 400 urte dauzka. Gaur egun, gutxi gorabehera 15.000 naturazalek bisitatzen dute parkeko antzinako oihanak.
Natura
Pyhä-Häkki eremua gizakion eraginetik kanpo izan da betidanik, dena den, biztanle dentsitate handiko eremu batean dago, Äänekoski, Jämsä, Jyväskylä eta Saarijärvi hirietatik hurbil. Hego Finlandiako baso zaharrenak hemen aurki daitezke; 250 urte baino gehiagoko zuhaitzen kopurua oso handia da eta aurkitu diren zuhaitz zaharrenak XVI. mendekoak dira. Hain zuzen, dortoken oskolaren antzeko azala duten pinuek 200 urte baino gehiago dauzkate, eta azal gogor horri esker, 500 urte gehiago bizi daitezke. Guztira, 44 sute izan dira baso honetan 1508. urtetik; aipatzekoa da 1858ko udara beroaren ondorioz izan zen sute bizia, ia oihan guztia erre zuena. Dena den, ereduzko zaintzari esker, azken urteotan ez da suterik izan; azkenekoa, 1921. urtean izan zen [3].
Azalera guztiaren erdia, aipatutako basoek osatzen dute, baina beste erdia eremu zingiratsuek osatzen dute. Zingiretan bizi diren habitat desberdineko animalia eta landareak, bertako ekosistema aberatsaren erakusgarri dira.
Markatuta bide-sarea luzea da. Oinezkoentzako eta eskiatzaileentzako diren ibilbideak bi dira: oihan zaharretik doan 3 km-ko Mastomäki Basabidea eta kanpoko zingiretatik doan eta 6,5 km-ko luzera duen Kotajärvi Basabidea. Bertako bideetan, parke nazionaleko zuhaitz zaharrena izan zen eta zuhaitz zahar berria den pinuak ikus daitezke [6].
Parke nazionalera iristeko Valtatie 4 edo 13 autobideetatik edo Kantatie 77 errepidetik joan beharra dago. Dena den, Saarijärvi hiriraino iritsita parke nazionalera iristea erraza da bertako seinaleei esker. Garraio publikoa erabili nahi bada, Saarijärvi eta Viitasaari hirien artean dabiltzan autobusei buruzko informazio lor daiteke Seitseminen Bisitarien Gunean.