Urho Kekkonen Parke Nazionala

Urho Kekkonen Parke Nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
Motaparke nazional
Azalera2.550 km²
EponimoaUrho Kekkonen
Geografia
Map
Koordenatuak68°20′20″N 28°20′43″E / 68.33878°N 28.34516°E / 68.33878; 28.34516
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakSodankylä

Urho Kekkonen Parke Nazionala (finlandieraz: Urho Kekkosen kansallispuisto; ipar samieraz: Urho Kekkonena álbmotmeahcci) Finlandiako iparraldeko Lappi eskualdean dauden hiru parke nazional erraldoietako bat da. Hain zuzen, Finlandiako parke nazional handienetan bigarrena da, guztira 2.550 km² baitauzka; hots, Bizkaia baino handiagoa da. Parkean, badira muino arrokatsuak, aintzirak, baso zabalak, zohikaztegiak eta eremu zingiratsuak, bai eta elur-oreinen abeltzaintzako, ehizako eta arrantzako ohituraren aztarnei buruzko erakusketak ere.[1]

Parkea Inari, Sodankylä eta Savukoski udalerrien artean dago, Errusiarekiko mugan, eta 1983. urtean sortu zen, Urho Kekkonen lehendakari ohiaren omenez. 2009an bisitari gehien jaso zituen Finlandiako parke nazionala izan zen, Pallas-Yllästunturiko Parke Nazionalaren ondoren; guztira, 289.000 bisitari jaso zituen, batik bat finlandiarrak.

Geografia

Lehen esan bezala, parke nazionala lau zatitan banatzen da: Oinarrizko gunea, Saariselkä eremu basatia, Nuortti eremu basatia eta Kemi-Sompio eremu basatia. Gune bakoitzak, bere berezitasunak dauzka:

Paratiisikuru aintzira.

Klima

Historia

Izotz Aroaren bukaeratik Kemijoki ibaiaren ertzetan samien kokalekuak egon zirela badakigu. Hala ere, Urho Kekkonen Parke Nazionala dagoen eremu honen lehenengo giza-aztarnak k.a. X. mendekoak baino ez dira. Bertako biztanleak, gaur egun ia desgaturik dauden basoko samien tribukoak ziren. Ehiztariak, arrantzaleak eta fruitu-biltzaileak ziren eta neguetan baso elur-oreinen larruarekin herrixkak sortzen zituzten. Hala ere, sami tribu honen kultura XVI. mendean suediarren eraginarengatik desagertzen hasi zen. Hizkuntza galdu egin zen, xamanismoa alde batera utzi zuten eta hegoaldeko finlandiar kolonoen kultura bereganatu zuten [5].

Pirunportti (Deabruaren atea) arroila.

Gaur egun, bertan elur-orein zaintzatik bizi diren samiak baino ez daude. Dena den, sami hauek ez dira lehen aipaturiko basoko samien tribukoak, baizik eta XIX. mendean Norvegiatik iritsitako ipar samiak eta II. Mundu Gerran SESBeko mugatik ebakuatuak izan ziren skolt samiak.

Ibilbideak

Bisitarientzako hiru harrera leku daude: Saariselkä herritik gertu dagoen Kiehinen Bezeroen Zerbitzu-gunea, Koilliskaira Bisitarien Gunea eta Korvatunturi Bisitarien Gunea. Harrera leku hauetan parke nazionalean dauden ibilbide guztiei buruzko informazioa lortu daiteke; izan ere, berrehun ibilbide mota desberdin baino gehiago daude. Hala nola, oinezkoentzako, eskiatzaileentzako eta txirrindularientzako ibilbideak daude Urho Kekkonen Parke Nazional osoan zehar. Hornidurak eramanez gero, asteko ibilbideak egiteko aukera ere eskaintzen da gune hauetan.

Arrantzatzea Luttojoki, Kolmosjoki, Kulasjoki, Repojoki, Luirojoki, Kopsusjoki, Suomujoki, Kiertämäoja, Anterijoki eta Jaurujoki ibaietan baino ez dago onartua eta bainatzea aldiz, aintzira eta ibai guztietan. Ehizatzea bestalde, guztiz debekatua dago [6].

Parke nazionalaren sarrerak Saariselkä, Kiilopää eta Tankavaara dira eta bertara iristeko errepidea hartu beharra dago. Valtatie 4 autobidetik herrialdeko edozein lekutik irits daiteke bertara.

Garraio publikoa erabiliz iristeko, Rovaniemitik Ivalora doan autobusa dago egunero; autobus hau, hiru sarrera nagusietan gelditzen da. Kemijärvitik aldiz, Savukoskira doan autobus bat dago egunero. Hala ere, autobus hori parke nazionalaren sarreratik 15 km-ra gelditzen da eta bertara joateko oinez joan beharra dago [7].

Izaki bizidunak

Parke nazionala Finlandiako arro handienetako bat da. Bertan, Ozeano Artikora eta Botniako Golkora doazen ibai asko sortzen dira; hala nola, Suomujoki, Luttojoki, Muorravaarakajoki, Anterijoki, Jaurujoki, Nuorttijoki eta Kemijokiren sortzaileak diren Luirojoki, Kopsusjoki eta Repojoki ibaiak. Paratiisikuru ibarra, eta zehazki, ibarraren izen bera duten ur-jauzia eta aintzira dauden tokia da Urho Kekkonen Parke Nazionaleko lekurik ederrena. Zirkulu Polar Artikoaren iparraldean dauden lau parke nazionaletako bat da.

Lehen esan bezala, parkearen iparraldean Luttojoki, Muorravaarakajoki eta Suomujoki ibaiak daude, eta hauek, iparreko gunea ospetsu egin dituzten hiru ibar harritsuak sortu dituzte. Ibar hauek laponiako granulitoz eginik daude eta azkenengo Izotz Aroan sortu ziren, duela 9.500 bat urte. Bertan, RaututunturiSaariselkä eremu muinotsua dago, parkeko gune bisitatuena. Hego mendebaldean, izei eta pinu baso zabalak, eta eremu zingiratsuak daude; azkenik, hego ekialdeko gunean aipatzekoak dira Nuortti arroilaren nagusitasuna eta Naltio eta Korva muinoak misteriotsuak [8].

Iparraldeko ingurune muinotsuan, aipatzekoak dira Luirojärvi aintziraren ondoan dagoen Sokosti, Ukselmapää, Vuomapää eta Lupukkapää muinoak [9].

Paratiisikuru ibarra Ukselmapää muinoaren tontorretik.

Fauna

Guztira, 110 bat hegazti espezieren habiak ikusi dira parke nazionalean. Hauetatik asko arriskuan dauden hegaztiak dira; esaterako, belatz handiak eta ipar-belatzak. Arrano beltza, bestalde, Parke Nazionalaren ikurra dela esan beharra dago eta hegazti hau ikusteko ibilaldiak antolatzen direla. Adituek uste dute 20 bat arrano beltz bikotek duela habia parke nazionalean.

Parke nazionalean dauden hegaztien %70 hegazti migratzaileak dira; udaran parkera iristen direnen artean daude birigarro txikiak, martxo hasieran bueltatzen diren ipar-gailupak, Laponiako kaskabeltzak, negu-txontak, negu-txirtak, okil hiruhatzak, siberiar eskinosoak, txio horiak eta txoka txikiak. Hegazti asko zingira eta zohikaztegien inguruetan bizi eta bertako intsektuez elikatzen dira; hauen artean ditugu borrokalariak, istingorrak eta kuliska pikartak. Azkenik, mendi gainetan bizirautea lortu dutenen artean, aipatzekoak dira txirri lepokodunak eta urre-txirriak[10].

Harraparien eta beste ugaztun batzuen zerrenda ere luzea da, guztira, hogeita bat ugaztun espezie ikusi dituzte parke nazionalean. Hartz arreak dira harrapari nagusiak, jatunekin, otsoekin eta ipar-katamotzekin batera. Dena den, ibiltariek oso gutxitan ikus ditzakete animalia horiek. Ikuserrazenak direnen artean, berriz, elur-oreinak, erbiak, altzeak eta azeri arrunt eta artikoak daude. Aipatzekoak dira ere satitsuak, satorrak, lepahoriak eta erbinude arrunt eta zuriak. Igaraben arrastoak ere aurki izan dituzte naturazaleek.

Perla-muskuiluak eta amuarrainak ere ohikoak dira bertako ibai eta aintziretan. Herrialde osoko suge pozoitsu bakarra, europar sugegorria Sompioko Natura Erreserba Hertsian aurki daiteke.

Landaredia

Paratiisikuru ur-jauzia.

Taiga edo baso boreala da nagusi eta zuhaizti ohikoenak izeidiak, pinudiak eta urkidiak dira. Mendien tontorretan aldiz, tundra eremuak nagusitzen dira; tontorrera iristi baino lehenago, tundra eta koniferoen baso epelak banatzen dituen urkidi gerriko bat egon ohi da. Parke nazionalean aurki daitezkeen fruitu eta landareen artean ahabia gorri eta urdinak, azeri-mahatsak, baso geranioak, goroldioa eta txilarrak daude [11].

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Read other articles:

Jos Hooiveld Informasi pribadiNama lengkap Jos HooiveldTanggal lahir 22 April 1983 (umur 40)Tempat lahir Zeijen, BelandaTinggi 193 m (633 ft 2+1⁄2 in)Posisi bermain BekInformasi klubKlub saat ini Millwall (pinjaman dari Southampton)Nomor 5Karier junior SVZ[1] Achilles 1894 Emmen0000–2003 HeerenveenKarier senior*Tahun Tim Tampil (Gol)2003–2006 Heerenveen 14 (0)2004–2006 → Zwolle (pinjaman) 45 (3)2006–2007 Kapfenberger SV 14 (0)2007–2009 Inter Turk...

 

Agraulos dan kedua saudarinya membuka keranjang Erikhtonios. Lukisan oleh Jasper van der Laemen, c. 1620. Aglaulos atau Agraulos dalam mitologi Yunani adalah anak perempuan Kekrops dan Aglaulos, putri Aktaios. Dia memiliki dua anak dari dua dewa berbeda, Alkippe (dari Ares) dan Keriks (dari Hermes). Ada banyak versi mengenai kisahnya.[1] Dalam mitologi Menurut Apollodoros, ketika Hefaistos tidak berhasil memperkosa Athena, sang dewi membersihkan air mani Hefaistos dan kakinya dan mele...

 

1990–91 FIS Cross-Country World CupDiscipline Men WomenOverall Vladimir Smirnov Yelena Välbe (2nd title)Nations Cup Norway Soviet UnionNations Cup Overall Soviet UnionCompetitionLocations 9 venues 9 venuesIndividual 12 events 12 eventsRelay/Team 5 events 5 events ←1989–901991–92→ The 1990–91 FIS Cross-Country World Cup was the 10th official World Cup season in cross-country skiing for men and women. The World Cup started in Tauplitzalm, Austria, on 8 December 1990 and finished a...

Heri Akhmadi Duta Besar Indonesia Untuk JepangPetahanaMulai menjabat 26 Oktober 2020PresidenJoko Widodo PendahuluArifin TasrifPenggantiPetahana Informasi pribadiLahir1 Januari 1953 (umur 71)Ponorogo, IndonesiaKebangsaanIndonesiaSuami/istriNuning WahyuniatiPekerjaanPolitisi, diplomatSunting kotak info • L • B Ir. Heri Akhmadi (lahir 1 Januari 1953) adalah anggota DPR RI periode 1999-2004, 2004-2009 dan 2009-2014 dari PDI Perjuangan mewakili Jawa Timur untuk Pacitan, Ngaw...

 

Pour les articles homonymes, voir Dimitrovgrad. Dimitrovgrad Димитровград, Цариброд Héraldique Vue générale de Dimitrovgrad Administration Pays Serbie Province Serbie centrale Région Visok District Pirot Municipalité Dimitrovgrad Code postal 18 320 Démographie Population 6 247 hab. (2011) Géographie Coordonnées 43° 00′ 51″ nord, 22° 46′ 32″ est Localisation Géolocalisation sur la carte : Serbie Dimitrovg...

 

C-130 HerculesLockheed C-130 Hercules milik TNI-AU di Pangkalan Udara Adisucipto, YogyakartaTipePesawat angkut militerTerbang perdana23 Agustus 1954Diperkenalkan9 Desember 1957StatusDalam produksi, dalam pelayananPengguna utamaUnited States Air ForcePengguna lainRoyal Air ForceTahun produksi1954-sekarangJumlah produksidiatas 2.300 (2009)Harga satuanUS$30,1 Juta (Rp466,01 Miliar)[1]VarianAC-130 Spectre/Spooky Lockheed DC-130 Lockheed EC-130 Lockheed HC-130 Lockheed Martin KC-130 Lockhe...

Questa voce sull'argomento calciatori brasiliani è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Vitor Saba Nazionalità  Brasile Altezza 184 cm Calcio Ruolo Centrocampista Termine carriera 25 gennaio 2019 Carriera Giovanili  Flamengo Squadre di club1 2010 Flamengo1 (0)2011→  Macaé0 (0)2011→  Vitória2 (0)[1]2011 Flamengo0 (0)2012→  Boavista0 (0)2012...

 

0+1=1 (I Promise You)Album mini karya Wanna OneDirilis19 Maret 2018Genre Dance-pop EDM balada R&B BahasaKoreaLabel YMC Entertainment Stone Music Entertainment CJ E&M Music Kronologi Wanna One 1-1=0 (Nothing Without You)(2017) 0+1=1 (I Promise You)(2018) 1÷x=1 (Undivided)(2018) Singel dalam album 0+1=1 (I Promise You) I Promise You (I.P.U.)Dirilis: 5 Maret 2018 BoomerangDirilis: 19 Maret 2018 0+1=1 (I Promise You) adalah album mini kedua dari grup vokal pria asal Korea Selatan Wan...

 

1966 American filmThe Christmas That Almost Wasn'tU.S. theatrical release posterDirected byRossano BrazziWritten byPaul TrippProduced byBarry B. YellenA.J. PiccoloStarringRossano BrazziPaul TrippCinematographyAlvaro MancoriEdited byMaurizio LucidiMusic byBruno NicolaiDistributed byChildhood Productions Inc.Release date November 23, 1966 (1966-11-23) (U.S.) Running time93 minutes (Italy)89 minutes (U.S.)CountriesUnited StatesItalyLanguageEnglish The Christmas That Almost Was...

Рио-Колорадоисп. Río Colorado Характеристика Длина 1200 км Бассейн 350 000 км² Расход воды 140 м³/с (в устье) Водоток Исток   (Т) (B) слияние рек: Рио-Гранде и Барранкас  • Координаты 36°52′20″ ю. ш. 69°45′35″ з. д.HGЯO Устье    (Т) (B) Атлантический океа...

 

Irish actor, comedian and musician This biography of a living person needs additional citations for verification. Please help by adding reliable sources. Contentious material about living persons that is unsourced or poorly sourced must be removed immediately from the article and its talk page, especially if potentially libelous.Find sources: Mario Rosenstock – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (May 2008) (Learn how and when to remove this me...

 

Australian politician (1912–1988) Max FoxCBEMember of the Australian Parliamentfor HentyIn office10 December 1955 – 18 May 1974Preceded byJo GullettSucceeded byJoan Child Personal detailsBorn(1912-04-27)27 April 1912Melbourne, VictoriaDied27 November 1988(1988-11-27) (aged 76)NationalityAustralianPolitical partyLiberal Party of AustraliaOccupationClerk Edmund Maxwell Cameron Fox, CBE (27 April 1912 – 27 November 1988) was an Australian politician. Born in Melbourne, he...

Estoril Open 2003 Sport Tennis Data 7 aprile – 14 aprile Edizione 14a Superficie Terra rossa Località Oeiras,  Portogallo Campioni Singolare maschile Nikolaj Davydenko Singolare femminile Magüi Serna Doppio maschile Mahesh Bhupathi / Maks Mirny Doppio femminile Petra Mandula / Patricia Wartusch 2002 2004 L'Estoril Open 2003 è stato un torneo di tennis giocato sulla terra rossa. È stata la 14ª edizione dell'Estoril Open, che fa parte della categoria International Series nell'ambit...

 

  .815  .805  .796 This is a list of regions of Kuwait by Human Development Index as of 2023 with data for the year 2021.[1] Rank Region (Governorate) HDI (2021) Very high human development 1 Ahmadi 0.839 –  Kuwait (average) 0.831 2 Al Asimah, Hawalli, Al Farwaniyah, Mubarak al Kabeer 0.829 3 Al-Jahra 0.820 References ^ Sub-national HDI - Subnational HDI - Global Data Lab. globaldatalab.org. Retrieved 2020-04-17. vteLists of subnational entities b...

 

Stasiun TucuruviPintu masuk di Stasiun TucuruviLokasiAv. Dr. Antonio Maria Laet, 100 - TucuruviKoordinat23°28′48″S 46°36′12″W / 23.4800648°S 46.6032261°W / -23.4800648; -46.6032261Koordinat: 23°28′48″S 46°36′12″W / 23.4800648°S 46.6032261°W / -23.4800648; -46.6032261PemilikCompanhia do Metropolitano de São PauloJalurJalur 1-BiruJumlah peronRusukKonstruksiTinggi peronBawah tanahInformasi lainKode stasiunTUCSejarahDibuka29...

County in Georgia, United States County in GeorgiaGilmer CountyCountyGilmer County courthouse in Ellijay SealLocation within the U.S. state of GeorgiaGeorgia's location within the U.S.Coordinates: 34°41′N 84°28′W / 34.69°N 84.46°W / 34.69; -84.46Country United StatesState GeorgiaFounded1832; 192 years ago (1832)Named forGeorge Rockingham GilmerSeatEllijayLargest cityEllijayArea • Total431 sq mi (1,120 km2)&...

 

British actor This article's lead section may be too short to adequately summarize the key points. Please consider expanding the lead to provide an accessible overview of all important aspects of the article. (July 2023) For the British swimmer, see James Wilby (swimmer). James WilbyBornJames Jonathon Wilby (1958-02-20) 20 February 1958 (age 66)Rangoon, Burma, MyanmarEducationGrey College, Durham University, Royal Academy of Dramatic ArtOccupationActorYears active1982–presentS...

 

Patron saint of the Armenian Apostolic Church (c.257–c.331) SaintGregory the IlluminatorԳրիգոր ԼուսաւորիչA 14th century Byzantine mosaic of Gregory at the Pammakaristos Church in Constantinople (today Fethiye Camii, Istanbul)[1][2]Catholicos of All Armenians(Patriarch of Armenia)Born3rd centuryKingdom of ArmeniaDiedc. 328Daranali, Kingdom of Armenia(present-day Kemah, Erzincan, Turkey)Venerated inArmenian Apostolic ChurchOriental Orthodox ChurchesCatholi...

Latin expression meaning the highest or ultimate good For the poem by Robert Browning, see Summum Bonum (poem). Summum bonum is a Latin expression meaning the highest or ultimate good, which was introduced by the Roman philosopher Cicero[1][2] to denote the fundamental principle on which some system of ethics is based — that is, the aim of actions, which, if consistently pursued, will lead to the best possible life. Since Cicero, the expression has acquired a secondary meani...

 

Rhetorical movement originating from 1st century BC Greece This article is about Greek literature. For the 17th century French art movement, see Parisian Atticism. Part of a series onRhetoric History Ancient Greece Asianism Atticism Attic orators Calliope Sophists Ancient India Ancient Rome The age of Cicero Second Sophistic Middle Ages Byzantine rhetoric Trivium Renaissance Studia humanitatis Modern period Concepts Captatio benevolentiae Chironomia Decorum Delectare Docere Device Eloquence E...