Bere lehen urratsak atletismoan egin bazituen ere, emaitza ezin hobeak lortuz, 100 metrotako Espainiako txapelduna izatea lortu zuen kadete eta junior mailatan- egun txirrindularitzan aritzen da. Bere hobekuntza nabarmena da eta oraindik ez ditugu ezagutzen zeintzuk diren bere mugak. Munduko Txapelketetan eginkizun bikaina bete ondoren, 2008an Beijingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuenbrontzezko domina lortuz puntuazioko proban.[1][2]
Errekorrak
Bere markarik onena: 3'38''695 bere Espainiako errekorra hobetu zuen, Pruszkówen (Polonia) Europako omnium txapelketan egin zuen 3000mko jazarpenean.[3]
Taldekako Jazarpenean ere Espainiako errekorra du, Débora Gálvez eta Gloria Rodríguezekin batera (3'32''159).