Eraikinaren ezaugarri nagusi eta ikusgarriena goialdeko ganga edo zinborioa eta bere estatua dira.
Behealdean, Gran Café El Mercante kafetegia dago (antzinako Boulevard kafetegia zena, 1871an irekia, hiriko kafetegi zaharrena zena eta Pérez Yarza familiaren jabetzakoa), bertan idazle eta kultur munduko bilbotar ugari bildu ohi ziren, tartean Miguel Unamuno bera[1]. 1936ko Gerra Zibila garaian Frank Capra estatubatuar argazkilariak argazki batean betiko zuen.