Katalina Jagellondarra (polonieraz: Katarzyna Jagiellonka; suedieraz: Katarina Jagellonica, lituanieraz: Kotryna Jogailatė; Krakovia, 1526ko azaroaren 1a - Stockholm, 1583ko irailaren 16a) Suediako erregina ezkontidea izan zen 1568tik hil zen arte. Finlandiako dukesa (1562-1583) eta Finlandiako printzesa handia (1581-1583) ere izan zen.
Segismundo I.a Poloniakoa eta Bona Sforza Milangoaren alaba izan zen. Tutore italiarrek hezi zuten, eta latina, alemana eta italiera hitz egiten ikasi zuen, zaldi gainean ibiltzeaz gain, dantzan, kantuan eta hainbat musika-tresna jotzen.
1562an Joan III.a Suediakoarekin ezkondu zen Finlandiako duke garaian. Ezkontza zeremonia katoliko baten bidez egin zen. 1569an, Erik XIV.a Suediakoaren aurkako matxinadak irabazi ondoren, Joan eta Katalina koroatuak izan ziren.
Erregearen kanpo-politikan eta artearekiko zaletasunean eragina izan zuen, eta katolizismoari mesede egin zion
Seme Sigismundo III.a Vasa Suedian eta Polonian izan zen errege.
Genealogia
Zuhaitz genealogikoa |
---|
|
Kanpo estekak