Ana Jagellondarra (polonieraz: Anna Jagiellonka, lituanieraz: Ona Jogailaitė; Krakovia, 1523ko urriaren 18a – Varsovia, 1596ko irailaren 9a) Poloniako erregina eta Lituaniako dukesa handia izan zen 1575etik 1587ra.
Sigismundo I.a Poloniakoa eta Bona Sforza Milangoaren alaba izan zen. 52 urterekin Eztebe I.a Báthoryrekin ezkondu zen eta 1575ean Poloniako errege eta erregina aukeratuak izan ziren. Ana gai administratiboetan eta hainbat proiektu eraikitzen aritu zen, hala nola harresiak. Eztebe 1586an hil zen eta Anak bere iloba Sigismundo III.a Vasa errege hautatzearen alde egin zuen hurrengo urtean.
Genealogia
Zuhaitz genealogikoa |
---|
|
Kanpo estekak