Dinastia honetako partaideak Lituaniako duke handiak izan ziren 1377-1392 eta 1440-1572 bitartean. Ladislao II.a Jagellon, Lituaniako lehen printzea, izan zen dinastia horretako Poloniako lehen erregea, 1386an Hedwige erreginarekin ezkondu ondoren. Etxe honek 1386-1572 bitartean erreinatu zuen Polonian, ondoko errege hauekin: Ladislao II.a, Ladislao III.a, Kasimiro IV.a, Joan I.a Alberto, Alexandro I.a, Sigismundo I.a eta Sigismundo II.a . Poloniatik kanpora, Hungarian 1440-1444 eta 1490-1526 bitartean (Ladislao II.a, Ladislao VI.a eta Luis II.a) eta Bohemian1471-1526 bitartean (Ladislao VI.a eta Luis II.a) gobernatu zuen Jogalia dinastiak.