Haurtzaroan hizkuntzak, matematikak, historia eta astrologia ikasi zituen. Aitaren nahien aurka, Elisabet I.a Ingalaterrakoarekin ezkontzeko aukera negoziatu zuen.
1560an koroatu zuten errege, aita hil ondoren. Bere erregealdiaren hasieratik suediar nobleziaren aurka agertu zen eta Göran Persson aholkulari izendatu zuen. Joan anaiaren politiken aurka ere egin zuen. Politika hedakorra hasi zuen Itsaso Baltikoan, eta horrek bi gerra ekarri zituen Danimarkarekin (Livoniako Gerra eta Eskandinaviako Zazpi Urteko Gerra).
1563tik eromen-sintomak izan zituen eta jokabide oker eta bortitzak izan zituen. Sture familiari aurre egin zion eta 1567an familiako kide batzuk hil zituen. 1568an Joan anaiarekin adiskidetu eta Karin Månsdotterrekin ezkondu zen. Urte horren amaieran, Joan eta noblezia matxinatu egin ziren eta Erik espetxeratu egin zuten.
1569ko urtarrilean, Riksdagek tronutik kendu zuen. Zazpi urteko espetxealdian hiru matxinada izan ziren koroa itzultzeko. 1567an hil zen, beharbada pozoituta.