Ghanako iparraldeko Gonja etniaren kidea da. Ghanan eta Moskun ikasi zuen. Kongresu Nazional Demokratikoko kide, 1997an diputatu hautatu zuten. Jerry John Rawlingsek Komunikazio ministro izendatu zuen 1998an. 2009-2012 bitartean, Ghanako presidenteordea izan zen, eta presidente bihurtu zen John Atta Mills hil zenean. 2012ko abenduan, Nana Akufo-Addo garaitu zuen presidentetzarako hauteskundeetan, baina 2016an eta 2020an haren aurka galdu zuen.[1]
2024an presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen eta agintaldi berria hasi zen 2025eko urtarrilaren 7an.
Lanak
My First Coup D'Etat (Memories from the Lost Decades of Africa), Londres, 2012