1972ko urtarrilean, Ignatius Kutu Acheampongen estatu kolpearen ondoren, atxilotu zuten, eta abendura arte egon zen preso.[2]1978an, bide demokratikora itzultzeko eskatzen zuen Askatasun eta Justiziarako Herri Mugimendua zuzendu zuen.[3]1979ko ekainaren 18ko hauteskundeetan diputatu aukeratu bazuten ere, orduko atxiloturik zegoen, Jerry Rawlings kapitainak beste estatu kolpe bat emana baitzuen. Ekainaren 26an, fusilamendu-pelotoi batek Akwasi Afrifa hil zuen, Fred Akuffo presidente ohiarekin batera.[4][3]