Fred Akuffo Akropongen jaio zen, 1937ko martxoaren 21ean. 1957an armadan sarturik, Ingalaterran eta Indian osatu zituen bere ikasketak. Komandante maila erdietsi zuen 1974an, eta Defentsaren Estatu Nagusiko buru izendatu zuten 1976an. 1978ko uztailaren 5ean, Ignatius Kutu Acheampong presidentea eraitsi zuen estatu kolpea zuzendu, eta estatuburu bilakatu zen. Horren ondoren, hauteskundeak antolatzeari ekin zion, baina 1979ko ekainaren 4an Jerry John Rawlingsek beste estatu kolpe bat jo eta kargugabetu zuen. Atxilotua izan zen, eta 1979ko ekainaren 26a fusilatu zuten Akwasi Afrifa presidente ohiarekin batera.[1]