María Isabel Celaá Diéguez[1] (Bilbo, 1949ko maiatzaren 23a) Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua izan da IX. legegintzaldian. VI., VII. eta VIII. legegintzaldietako PSE-EEko eusko legebiltzarkidea ere izan da. PSE-EEn barnean Hezkuntza eta Kultura idazkaria da. 1991tik 1995 arte, Hezkuntza sailburuordea izan zen. Filosofian eta ingeles filologian zein zuzenbidean lizentziaturik dago. Honetaz gain, EGA agiria ere badu.
2018ko ekainaren 6ean, Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministro izendatua izan zen.[2] 2021eko uztailean utzi zuen kargu hori[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak