Rafel Bengoa Errenteria (Caracas, 1952)[1] Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumoko sailburua izan zen 2009tik 2012 arte, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari zela. Ez dago ezein alderdi politikotara afiliatuta. Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntzan doktorea da, eta 3 master ditu Londres eta Manchesterko unibertsitateetan eginda. Deustuko Unibertsitatean Ospitale Kudeaketako diploma ere badu. Munduko Osasun Erakundean hamabost urte egin zuen, Osakidetzako sortzaileetako bat da, eta Osasun Saileko hainbat kargutan lan egin du.
Erreferentziak