Giza gorputza 208 hezur, ehun giltzadura eta seiehun eta berrogeita hamar gihar, elkarrekin koordinatuak, batera funtzionatzen duten egitura da. Gorputzak haren jarrera eutsi, higitu eta beste ekintza asko egin ahal izango ditu atal guztien elkarlanarekin.
Digestio-aparatua[1] janariaren digestioan, hots, gorputzera sartzen diren elikagaiak organismoaren zelulek bereganatzeko gai bihurtzen dituen prozesuan, parte hartzen duten egitura eta organoen multzoa da.
Gutxi gorabehera hamaika metroko luzera duen digestio-hodia aho-barrunbean hasi, eta uzkian amaitzen da[2]. Digestioa bera ahoan hasten da; hortzek janaria ehotzen dute, eta listu-guruinen jariatzeek hezetu eta bere deskonposizio kimikoa hasten dute helikadura-bolo bihurtuz. Gero, boloak faringea zeharkatzen du; hestegorritik jarraitzen du, eta urdailera iristen da, litro eta erdiko edukiera duen poltsa gihartsua zeinaren mukosak urin gastriko indartsua jariatzen duen. Urdailean, janaria aztoratu egiten da kimo bihurtu arte.
Urdailaren irteeran, heste meharra dago, sei metro luze neurtzen duena eta bere baitan oso tolestuta dagoena[2]. Bere lehen zatian edo duodenoan, heste-guruinetako jariaketak, behazun-maskuarenbehazunak eta pankrearen zukuak jasotzen ditu[2]. Jariatze horiek guztiek elikagaiak deskonposatzen dituzten eta aminoazidoak izeneko substantzia disolbagarri sinpleetan eraldatzen dituzten entzima kopuru handia dute. Digestio-hodiak heste lodian zehar jarraitzen du, metro eta erdi pasatxoko luzera duena. Bere azken zatia ondestea da, uzkian amaitzen dena, non digeriezinak diren elikagaien hondarrak kanpora ateratzen diren.
Tegumentu-sistema organismo bat kanpotik bereizteko organoen multzoa da, hala nola azala, ilea, azazkalak, mukosak eta abar). Gorputzeko organorik handiena da, eta hesi fisiko bat osatzen du kanpoko ingurumenaren eta barne-ingurunearen artean, babesteko eta baldintza ezin hobeetan mantentzeko balio duena.
Sistema linfatikoazirkulazio-aparatuaren parte da, eta honen bezala antzekoa da elkarri loturiko hodiz osatua den aldetik; hartan ez bezala, ordea, sistema linfatikoko hodiak ehunetan itsu hasten dira, eta ez dute zirkuitu jarraitu bat osatzen. Sistema linfatikoaren osagaiak hauek dira: kapilar eta hodi linfatikoak (garraioa) eta organo linfoideetan –gongoil linfatikoak, nodulu linfatikoak, timoa, barea, mukosei loturiko ehun linfoidea– antolaturiko isurkari linfatikoak; organo linfoideetan bereizten edo kontzentratzen dira infekzioak deusezteko eta immunologia erantzuna emateko zeregina betetzen duten zelulak.
Lokomozio-aparatua giza gorputza mugitzea ahalbidetzen duen aparatua da. Barneko organoak babesten ditu berak ere, eta azalak estaltzen du bera, kanpoaldetik zainduz. Estu lotuta dago nerbio-sistemarekin ere bai, eta haren bidez burutik etorritako aginduak jasotzen ditu. Sistema hau eskeletokohezurrek, muskuluek eta artikulazioek, tendoi, kartilagoak eta bestelako ehun konjuntiboek osatzen dute[3]. Lokomozio-aparatuaren funtzio nagusia gorputza bera mantentzea da, mugimendua baimentzen du eta organoak babesten ditu[4]. Hezurdurak, gainera, kaltzio eta fosforo erreserbak ditu bere barnean, sistema hematopoietikoren elementu kritikoa[5].
Nerbio-sistema giza gorputzaren zati oso konplexu bat da, ekintza eta informazio sentsoriala koordinatzen dituena seinaleak transmitituz gorputzeko zati desberdinetatik. Gizakien kasuan, bereziki garatutako burmuin bat dago, adimen nabarmena ematen diona. Nerbio sistemak gorputzari eragiten dioten inguruneko aldaketak antzematen ditu, gero tandemean egiten du lan sistema endokrinoarekin gertakizun horiei aurre egiteko[6]. Bi zati nagusiez dago osatuta, nerbio sistema zentrala (NSZ) eta nerbio sistema periferikoa (NSP). NSZa garuna eta bizkarrezur-muinaz dago osatuta. NSP gehienbat nerbioez dago osatuta, axoien edo zuntz luzeen sorta itxiak direnak, NSZ gorputzeko beste zati guztiekin lotzen dituztenak. Garunetik seinaleak transmititzen dituztenei nerbio motor edo eferente deritze; informazioa gorputzetik NSZra transmititzen dituztenak, aldiz, nerbio sentsorial edo aferenteak deritze. Bizkarrezurreko nerbioak bi funtzioak dituzte eta nerbio mistoak deritze. Nerbio sistema periferikoa hiru azpisistemetan dago banatuta: nerbio sistema somatikoa, autonomoa eta enterikoa. Nerbio somatikoek borondatezko mugimenduak bideratzen dituzte. Nerbio sistema autonomoa, nerbio sistema sinpatiko eta parasinpatikoan dago banatuta. Nerbio sistema sinpatikoa larrialdi egoeretan aktibatzen da energia mobilizatzeko, nerbio sistema parasinpatikoa, ordea, organismoak erlaxazio egoeran daudenean aktibatzen da. Nerbio sistema enterikoak sistema gastrointestinala kontrolatzen du. Bai nerbio sistema autonomikoak, bai enterikoak nahi gabeko funtzionamendua dute.
Sudurrak, nasofaringeak, trakeak eta birikek osatzen dute arnas aparatua. Oxigenoa ekartzen du airetik, eta karbono dioxidoa eta ura kanporatzen ditu airera bueltan. Lehenik eta behin, diafragmak trakean zehar airea biriketarantz bultzatzen du, eta horrek hutsune bat sortzen du. Airea albeolo izeneko zaku txikietan gordetzen da laburki, diafragma berriro uzkurtzen denean biriketatik kanporatu aurretik. Albeolo bakoitza kapilarrez inguratuta dago. Kapilarrek odol desoxigenatua garraiatzen dute, aireko oxigenoa xurgatu eta odol-korrontera eramaten dute.
Gernu-aparatua gorputzetik sustantzia toxikoak ateratzen arduratzen den hiru sistemetako bat da, digestio-aparatua eta arnas aparatuarekin batera. Kasu honetan, gernuaren (pixa edo txiza) bidez egiten du aipatutako funtzio hori. Bestela, aparatu kardiobaskularraren laguntzarekin lortzen ditu toxiko horiek bereganatzea odolaren bidez, giltzurrunean sartuz. Giltzurrunak odolean dauden hainbat elementu iraizten ditu, urarekin batera, eta puxikan gordetzen ditu. Gernu asko metatzen denean, pixa egiten da uretraren bidez. Arretan zakila erabiltzen da, ugal aparatuak erabiltzen duen hodi berberarekin. Emeen kasuan, txiza bulbatik ateratzen bada ere, baginatik gertu dagoen zulo batetik egiten du.