Giltzurrun gaineko guruin

Giltzurrun gaineko guruin
Xehetasunak
KonponenteakKortex adrenala
adrenal medulla (en) Itzuli
Hona
drenatzen du
suprarenal veins (en) Itzuli
Lumbar lymph nodes (en) Itzuli
Arteriasuperior suprarenal artery (en) Itzuli
middle suprarenal artery (en) Itzuli
inferior suprarenal artery (en) Itzuli
Zainasuprarenal veins (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezglandula suprarenalis
MeSHA06.300.071
TAA11.5.00.001
FMA9604
Terminologia anatomikoa

Giltzurrun gaineko guruinak, guruin adrenalak edo guruin suprarrenalak[1] giltzurrun bakoitzaren gainean dauden guruin endokrinoak dira.

Giltzurrun gaineko guruin bakoitzak bi zati ditu: azaleko zatia edo giltzurrungaineko azala eta barneko zatia, muina deritzona. Zati bakoitzak berezko hormonak ekoiztu eta jariatzen ditu. Guruin hauek ekoiztutako jariakinak zuzenean odolera jariatzen dira.

Morfologia anatomikoa

Giltzurrun gaineko guruinak giltzurrunen goiko muturren gainean daude kokatuta. 5-15gr-ko pisua dute eta hori kolorekoak dira, hauen koipe kantitate handiaren ondorioz. Eskuinekoaren eta ezkerrekoaren artean ezberdintasunak aurki ditzakegu:

  • Eskuinekoa: hiruki itxurakoa da, eta eskuineko giltzurrunaren eta beheko kaba zainaren artean kokatuta dago.
  • Ezkerrekoa: eskuinekoa baino handiagoa da. Ilargi-erdi itxura du, eta ezkerreko giltzurrun-zain eta ezkerreko giltzurrun-arteriaren gainean pausatzen da, honantz jausita dagoelarik.

Giltzurrunak bezala, giltzurrun gaineko guruinak primarioki peritoneo atzeko egiturak dira. Hau da, hauen aurrean peritoneoaren atzeko pareta orria agertuko da; izan ere, guruinak jatorri enbrionariotik peritoneo barrunbearen atzealdean daude.

Halere, beste hainbat geruzetaz estalita daude, barrutik kanpora:

  • Koipezko kapsula edo perierrenala: giltzurrun gaineko guruinaren kortexari estuki lotuta dagoen geruza da. Koipeak bai aurrekaldetik bai atzekaldetik inguratzen ditu giltzurrun gaineko guruinak, giltzurrunak ere inguratzen dituen bitartean.
  • Giltzurrunaren faszia edo Gerota-ren faszia: koipezko kapsula inguratuz dagoen zuntzeko beste kapsula bat da, zeinak bi orri izango dituen:
    • Atzeko orria: aurrekoa baino lodiagoa da eta giltzurruna bizkarrezur ornoetara lotzen eta psoas giharraren fasziarekin bat egiten du.
    • Aurreko orria: atzekoa baino finagoa eta luzeagoa da, beste giltzurrun aldeko kapsularekin bat egiten du, aorta eta beheko kaba zainaren aurretik inguratuz.
  • Giltzurrun inguruko koipe-gorputza edo paraerrenala: giltzurrunaren faszia atzetik eta alboetatik inguratuz kokatzen den gantza geruza izango da.[2][3][4][5]

Giltzurrun gaineko muina

Anatomia eta Histologia

Giltzurrun gaineko muina izenak dioen bezala, kortexak inguratuta dagoen guruinaren barneko atala da. Bertako zelulak gandor neuraletik garatzen diren zelula bereziak dira, zelula kromafinak edo feokromozitoak bezala ezagutzen direnak.  Zelula hauek nerbio sinpatikoen jatorri berdina duten arren ez dira neuronak. Zelula sinpatiko hauek, substantzia kimikoak sortzen dituzte, hala nola epinefrina (adrenalina) eta norepinefrina (noradrenalina), nerbio-bulkaden transmisioan parte hartzen dutenak.

Giltzurrun gaineko muina beraz, zelula kromafinez osatuta dago, eta zelula horiek multzo edo kordoi txikitan antolatuta daude, ehun konektiboz, odol-hodiz eta nerbioz inguraturik daudenak. Zelula hauek duten izena, kromo-gatzekiko duten afinitateagatik da, katekolaminak oxidatzean hauek tintatu eta iluntzen baititu.

Zelula hauen barneko zatia terminal sinpatikoen alboan aurkitzen da, bertan Golgi aparatua eta erretikulu endoplasmatiko zimurtsuaren zati handiena izango ditugularik. Aurkako poloan aldiz, kapilarretatik hurbil dagoen gunea dago, kromafin granuluak dituena.[6]

Fisiologia

Muinaren zelulek nerbio-jatorria dute, eta kromo- gatzekin erraz tindatzen direnez zelula kromafinak deitzen dira.

Giltzurrungaineko azalaren aldean, muina oso inerbatuta dago, nerbio-bukaera ugari baititu. Honek, eta baita bere nerbio-jatorriak ere, egitura honen eta nerbio-sistema sinpatikoaren arteko lotura estua azaltzen du. Izan ere, muinak jariatzen dituen hormonek (adrenalina eta noradrenalina) nerbio-sistema sinpatikoaren estimulazioak eragiten duen efektu bera dute: gorputzaren prestaketa alarma egoera baten aurrean erantzun azkarra emateko.

Muinak ekoiztutako bi hormonak (adrenalina eta noradrenalina) katekolaminak dira. Tirosina aminoazidotik abiatuta sintetizatzen dira, eta haien efektuen artean hauek dira aipagarrienak: bihotz-taupadak azkartu, odoleko glukosa maila igo, giharrak uzkurtu eta odol-presioa handitu, besteak beste.

Hipotalamoaren estimulazioak ere katekolaminen jariaketa eragiten du. Hipotalamoak loturak ditu nerbio-sistema sinpatikoarekin, giltzurrungaineko muina inerbatzen duen horrekin, hain zuzen.[1]

Giltzurrun gaineko azala

Sakontzeko, irakurri: «azal suprarrenal»

Kortexak mesodermoko jatorri enbrionarioa du, eta hiru geruza ditu, kanpotik barrura aipatuak:

  • Alde glomeruluarra (kanpokoa): mineralokortikoideak jariatzen ditu, horien artean aldosterona. Mineralokortikoideek ura eta sodioaren birxurgapena eragiten dute ur-oreka mantentzeko.
  • Alde faszikularra (bitartekoa): glukokortikoideak jariatzen ditu, kortisola besteak beste. Atal honek gluzidoen metabolismoa erregulatzen du.
  • Alde erretikulatua (barnekoa): testosterona bezalako androgenoak ekoizten ditu.[2][3][4][5]

Mineralokortikoideen artean aldosterona da garrantzitsuena. Glukokortikoideen taldean kortisol eta kortisona dira aipagarrienak. Denak esteroideak dira.

Giltzurrungaineko azala ez dago inerbatua, beraz hormona kortikoideen jariaketaren kontrola ez dago nerbio-sistemaren menpe, beste hormona batzuen menpe baizik (hipofisiak ekoizten duen ACTH hormonaren menpe, batez ere).

Kortisol eta kortisona hormonek gluzidoen metabolismoan parte hartzen dute. Aldosteronak, berriz, sodio eta potasioaren kontzentrazioa erregulatzen du giltzurrunetan.[1]

Odoleztapena

Arteria odoleztapena

Giltzurrun gaineko guruinen odoleztapena 3 arterien bidez burutuko da, arteria hauek bilateralak direlarik:

  • Goiko giltzurrun gaineko arteria: beheko diafragma-arteriatik sortzen da.
  • Erdiko giltzurrun gaineko arteria: abdomen-aortaren adar zuzena da.
  • Beheko giltzurrun gaineko arteria: giltzurrun-arteriatik sortua da.

Hiru arterien hauek kortexaren azaleko arteria-sarea sortuko dute. Bertatik kortexaren erradio arteriolak sortuko dira, muina eta zain-lakua odoleztatzeko.

Zain itzulera

Odolaren itzulerari dagokionez, zain bakar batek burutuko du giltzurrun gaineko guruinen zain itzulia, giltzurrun gaineko zainak.

Zain honek eskuin zein ezker aldean zain ezberdinetan dreinatuko du:

  • Eskuineko giltzurrun gaineko zaina: odola guruinaren hilotik hartu eta zuzenean beheko kaba zainera dreinatuko du.
  • Ezkerreko giltzurrun gaineko zaina: ezkerreko giltzurrun-zainera dreinatuko du odola, eta azken horren bidez beheko kaba zainera helduko da.[2][3][4][5]

Inerbazioa

Guruin hauen inerbazioa nerbio sistema autonomo edo begetatiboak burutuko du. Burutu diren ikerketetan inerbazio sinpatikoa bakarrik duela ikusi da. Nerbio esplakniko txikiak (T10-T11), txikienak (T12) eta lehenengo gerri-nerbio esplaknikoak (L1) burutzen dute inerbazioa.

Nerbio hauen gongoil aurreko zuntzak gongoil zeliakoan, aorta giltzurrunetako gongoilean eta giltzurrunean bertan sinaptatzen dute. Sinapsi osteko zuntzak bertatik abiatzen dira eta giltzurrun gaineko arteriekin batera egiten dute ibilbidea, guruina inerbatzeko.  

Hala ere, zuntz batzuk sinapsirik egin gabe iristen dira zuzenean guruinaren muinera, hau da, gongoil aurreko zuntzak iristen dira. Zuntza hauen bidez zelula kromafinak inerbatzen dituzte..[2][3][4][5]

Patologia

Giltzurrun gaineko guruinekin erlazionatutako hainbat patologia daude:

Organismoaren gehiegizko kortisol hormonaren sintesiaren ondorioz sortzen den sindrome arraro bat da. Gehiegizko sintesi hori organismoaren arazo ezberdinen ondorioz, esteroide farmakoen denbora luzeko kontsumoaren ondorioz edo tumoreen ondorioz gerta daiteke. Sindrome honen ondorioz, besteak beste, gorputz masaren banaketaren alterazioak, nekea eta ahulezia, zaurien orbaintze zailtasunak, azal fin eta hauskorra, libidoaren jaistea eta azaleko arazoak ager daitezke.

Hiperaldosterismoa

Giltzurrun gaineko guruinei eragiten dien tumore batek edo guruin hauen gehiegizko handipenaren ondorioz aldosteronaren gehigizko sintesia gertatzen da. Azken hori da hiperaldosterismoaren eragilea. Sintomen artean aipagarrienak hipertentsioa, karranpa muskularrak, gehiegizko gernua, ahulezia eta hipopotasemia dira.

Jaiotzetiko giltzurrun gaineko hiperplasia edo hiperplasia adrenala

Herentziaz transmititzen den glandula adrenalen gaixotasuna da, zeinek ez duten nahikoa kortisol ekoizten. Aldaki ezagun eta ohikoena 21-hidroxilasaren gabezia da. Hau enbrioi garaian sortzen den gaixotasuna da, hau da, jaiotzetikoa da. Hala ere, kasu batzuetan sintomak haurtzaroan edo helduaroan agertzen dira, eta ez jaio berritan.

Gaixotasun autoinmune honetan, inmunitate sistemak gorputzarenak berarenak diren ehun eta zelula propioei erasotzen die. Ez hori bakarrik, gaixotasun hau guruin adrenalen kortisol ekoizopen urriari elkartua dago. Bere sintomatologia eta etiologian ondorengoak hauteman ditzakegu: pisu galera, neke neurrigabea, oka eta goragalea, hipotentsioa, zorabioak eta depresioa.

Paraganglioma - feokromozitoma Heredagarria

Giltzurrun gaineko guruinetan garatzen den tumorea da, zeinak gehiegizko adrenalina mailak eragiten dituen organismoan, beste hormoma batzuez gain. Tumore onbera den arren eta metastasia eragiten ez duen arren, kantzerigeno bilaka daiteke. Besteak beste ondorengoa da sintomatologia: hipertentsioa, bihotz maiztasun altua, izerditzea, eskuetako dardarak, ikusmen lausoa eta zurbiltasuna.[7][8]

Erreferentziak

  1. a b c Euskalterm: [Albaitaritza Hiztegia] [2018] eta [Hiztegi Terminologikoa] [2003]
  2. a b c d Drake RL, et al (2020). Gray, Anatomía para estudiantes. (4ª ed.) Ed. Elsevier, Madrid.
  3. a b c d Feneis H, Dauber W (2021). Nomenclatura anatómica ilustrada. 11ª edición. Ed. Masson, Barcelona.
  4. a b c d Schünke M. et al (2022). Prometheus. Texto y Atlas de Anatomía. Obra completa (3 vols.) 5ªedición. Ed. Panamericana, Madrid.
  5. a b c d Netter FH (2019). Atlas de Anatomía Humana. 7ª edición. Ed. Elsevier, Barcelona.
  6. López-Calderón A, Dolores Calderón M, F. Tresguerres J. MÉDULA SUPRARRENAL. In: Pombo MM, Audí LL, Bueno MM, Calzada RR, Cassorla FF, Diéguez CC, Ferràndez AA, Heinrich JJ, Lanes RR, Moya MM, Sandrini RR, Tojo RR. eds. Tratado de endocrinología pediátrica, 4e. McGraw Hill; 2009. Accessed diciembre 03, 2021. https://accessmedicina.mhmedical.com/content.aspx?bookid=1508&sectionid=102971793
  7. Dr. Josep Mª Banús. Enfermedades de las glándulas suprarrenales: todo lo que debes saber [sede Web].  Barcelona: ICUN; [actualizada el 8 de mayo de 2021; acceso el 29 de diciembre de 2021]. Disponible en: https://www.icun.cat/blog/enfermedades-las-glandulas-suprarrenales-lo-debes-saber/
  8. NIH (Instituto Nacional de la Salud del Niño y Desarrollo Humano). Enfermedades de las glándulas suprarrenales [sede Web].  Bethesda: medlineplus.gov; 24 de julio de 2020 [actualizada el 19 de octubre de 2021; acceso el 29 de diciembre de 2021]. Disponible en:  https://medlineplus.gov/spanish/adrenalglanddisorders.html

Kanpo estekak