Giza zangoa[1] beheko gorputz-adarraren hirugarren atala da, izterraren eta oinaren artean dagoena. Zangoaren goiko giltzadura, izterrarekin lotzen duena, belauna da, eta behekoa, oinarekin lotzen duena, orkatila da.
Hizkera arruntean, ez hizkera zientifikoan, zangoa da giza-gorputzaren beheko gorputz-adar osoa.
↑Hegoaldeko zenbait euskalkitan hanka ere erabiltzen da esanahi honekin, baina baditu bi oztopo: batetik, hanka hitzaren esanahia «oina» edo «aldaka» ere badela (ikus Hiztegi Batua); eta, bestetik, Zehazki hiztegian esanahi honetarako behe mailakotzat markatua ageri dela, «pierna» sarreran.