Prostata (antzinako grezieraz: προστάτης, prostatstris, literalki "aurrean dagoena", "Babeslea", "Zaindaria")
ugaztun gehienen ugal-aparatu maskulinoaren guruin bat da, gaztaina forma duena. Ondestearen aurrean eta puxika edo gernu-maskuriaren azpian eta irteeran kokatzen da, nahiz eta honi itsatsita egon daitekeen. Organo honek maskuria sekundarioa bezala funtzionatzen du, eta presioa egiten du uretrak semena kanpora bota dezan; horrez gain, maskuriaren pasabidea ixteko ahalmena ere badu, koitoan zehar maskuriak bere edukia aska ez dezan.[1]
Guruin prostatikoak jariatzen dituen substantziak:
Transglutaminasa (karraskarietan dentsifikatu egiten du semena, eta bagina-tapoi bat sortzen du semena irten ez dadin, eta beste ar batek kopula ez dezan)
Bestelakoak
Guruin prostatikoaren gainean eta alboetan semen-besikulak daude, semen-likido gehiena sortzen dutenak. Prostatak uretraren lehen zatia inguratzen du, nondik gernua eta semena igarotzen diren zakileraino.[2]
Hormona maskulinoek guruin prostatikoa estimulatzen dute fetuaren garapenetik. Prostatak hazten jarraitzen du helduarora iritsi arte, eta bere tamaina mantentzen du hormona maskulinoak sortzen diren bitartean. Hormona maskulinoak desagertzen badira, guruin prostatikoa ezin da garatu eta haren tamaina murriztu egiten da, batzuetan ia desagertu arte.[3]
Prostatak, bere kanpo egitura estaliz, faszia bat du, faszia edo kapsula prostatikoa deiturikoa[5]. Guruin honen barne egitura definitzeko guneak zein lobuluak erabiltzen dira, baina gehien erabiltzen dena “gune” terminoa da[5].
Beraz, prostata hiru-lau gunetan banatzen da, baina hauek gehien bat ikuspuntu histologiko batetik desberdintzen dira, eta baita ultrasoinuen bidez lorturiko MRI irudien bitartez. Aipatutako guneak honakoak dira:
Gune periferikoa:prostata helduaren %70a hartzen du, gehien bat apexa osatuz. Guruinaren atzealde dortsal osoa hartzen du, bi aldeetara zabalduz, kapsula prostatikoaren azpitik. Prostatako minbizi kasuen %70-%80a gune honetatik sortzen dira.
Erdialdeko gunea:prostata helduaren %20a inguru suposatzen du. Hodi eiakulatzaileak inguratzen ditu[5], eta prostata minbizien %2.5ak gune hau izaten ohi du jatorri. Azpimarratzekoa da kasu hauetan minbizia agresiboagoa izaten dela, besikula seminalak inbadi baititzake.
Trantsizio gunea: atal hau bizitzan zehar hazi egiten da, helduaroan guruinaren %5a hartzen duelarik. Honek uretra inguratzen du, eta minbizien %10-%20a suposatzen du. Gainera, aurrerago aipatuko den prostataren hiperplasia onbera gune honetan sortzen ohi da.
Aurreko gune fibromuskularra edo estroma: atal hau ez da beti gune bezala kontsideratzen. Izenak dioen bezala, gune honek ez du izaera glandularrik, eta soilik muskuluz eta ehun fibrosoz osatua dago[4].
Bestalde, lobulutan banaketa egiten bada honelako hauek bereizten dira: atzeko lobulua (edo istmoa bezala ere ezagutua), eskuin zein ezkerreko alboko lobuluak, eta erdiguneko lobulua.
Prostataren baitan dauden giharrak honakoak dira:
Guruinaren barruan bi muskulu agertzen dira, biak uretra prostatikoarekiko paraleloki kokatuak. Uretra erreferentziatzat hartuz, alde bentralean uretraren muskulu dilatatzailea dago, eta alde dortsalean, aldiz, muskulu eiakulatzailea[6].
Prostataren odoleztapena
Prostatak odoleztapena jasotzen du beheko arteria besikaletik (barneko arteria iliakoaren adarra), barneko pudendo arteriatik eta erdiko ondeste arterietatik (hemorroidala, hau ere barneko arteria iliakoaren adarra). Hauek atzekoz-aurrerako ibilbidea osatzen dute, prostataren alde dortsaletik bentralera igaroz, apexera iritsi arte[5].
Barneko besikula arteria, maskuri mailara heltzean, bi adarretan banatzen da. Alde batetik uretrarentzako adarkadura bat ematen du, zeinak uretra eta baita prostataren trantsizio gunea odoleztatzen dituen. Bestalde, prostataren kapsularentzako beste adar bat ematen du[5], eta honek guruinaren gainontzeko guneak odoleztatzen ditu bertan sartuz eta adartxoak emanez.
Prostataren zain itzulia
Guruinaren zain itzuliaz plexu prostatikoa izeneko zain-sarea arduratzen da. Plexu hau bitan banatua dago, azalekoa eta albokoa. Honek, nagusiki, prostataren alde bentrala inguratzen du, alde dortsalera ere zabalduz alboetatik.
Plexuez gain, prostataren odola hartzeaz ere faszia prostatikoaren zaina arduratzen da (aurreko hiru hauek sortzen ditu alde dortsaleko zakileko zain sakonak, zeinak diafragma pelbikoa igaro ostean hirutan banatzen den).
Azkenik, pudendo eta erdiko ondeste zainek gehien bat prostataren atzealdeko odola hartzen dute, eta baita besikula seminaletakoa[5].
Aipatutako sare hauen bitartez, odola beheko zain besikalean drainatzen dute, eta ostean, hau zain hipogastrikoan amaitzen da.
Linfa drainatzea
Prostataren inguruko linfa hiru gongoil nagusietan drainatzen da. Alde batetik, hodi deferente, besikula seminaleko zenbait hodi eta baita prostata atzeko azalaldeko atalaren linfa kanpoko nodo iliakoetan drainatzen da.
Bestetik, besikula seminaleko beste hodi batzuetako, hodi prostatikoetako eta prostataren aurrealdeko linfak barneko nodo iliakoan amaitzen dira.
Azkenik, prostata barneko linfak nodo hersle eta azpileko nodo linfatikoetan[5] drainatzen du.
Inerbazio sinpatikoari dagokionez, goiko plexu hipogastrikokoaren nerbio hipogastrikoek (T12-L2) eta beheko plexu hipogastrikoko nerbioek (gerri nerbiotik eratorriak) burutzen dute. Hauek, bereziki, esfinter prostatikoaren eta zuntz muskularren inerbazioaz arduratzen dira.
Inerbazio parasinpatikoari dagokionez, nerbio esplakniko sakro (S3-S4) eta azpileko nerbio esplaknikoen (S2-S4) bidez jasotzen du.
Zuntz hauek, esfinter ildaskatua (esfinter pasibo funtzioa betetzen du), prostataren barneko zuntzak eragiten dituzte parasinpatikoki. Aldi berean, epitelio prostatikoaren ekintza jariatzaileaz arduratzen dira.
Nerbio hauez gain, gainera, nerbio erektore edo azpileko esplaknikokoek (normalki S3-S4, eta ez horren ohikoa S1-S5) ere inerbatzen dute.
Prostataren garapen enbriologikoa
Enbrioi garapenean, hasiera batean, alde kaudalean alantoides izeneko gunea dago. 4. eta 7. asteetan zehar, alantoidesean banaketa bat ematen da eta bertatik sinu urogenitala eta uzki kanala sortzen dira, septo urorrektalak[7] banatuak.
Sinu urogenitala ostera hirutan bereizten da: goialdean maskuria, erdian uretra eta atzealdea enbrioiaren sexu biologikoaren[7] arabera aldakorra izaten da.
Prostataguruina jatorri biko egitura da, batetik endodermikoa[7] eta bestetik mesodermikoa baita. Atal endodermikoari dagokionez, hirugarren hilabete inguruan, uretratren atal prostatikoko zelulak hazi egiten dira mesenkima[7] (mesodermoa) aldera hurbilduz. Gune honetatik sorturiko egiturak, endodermikoak direnez, prostatako guruin sektretorean diferentziatzen dira, eta esandako mesenkimatik, prostatako ehun konektibo eta muskulu lisoa[8]
Beraz, prostata bezalako guruin mistoa eratzen da, eta maskuria garatzen den heinean honen beheko aldean kokatzen da. Honen funtzio egokirako, androgenoen eta testosteronaren beharra izaten du. Nagusiki prostata erregulatzen duen hormonadihidrotestosterona da.
Enbrioi garaian umekiaren aktibitate hormonalaz eta prostaglandinaren jariatzeaz arduratzen da eta, arestian aipatu bezala, adinarekin guruina handitzen da, helduarora arte[5].
Prostataren aurreko aldekoa, esfinter preprostatikoa, inboluntarioa izango dena eta uzkurtuz eiakulazioaren prozesuan parte hartzen duena. Modu honetan eiakulazioaren atzeranzko fluxua eta gernuaren ateratzea ekiditen dira. Gainera, sekrezio prostatikoak handitzen ditu.
Prostatitisaren sintomak mina txiza egitean edota eiakulazioan, txiza egiteko ezintasuna, iztaietako mina, eta sukarra eta abaildura bezalako sintoma orokorrak [14] dira.
Prostataren hanturak haren handitzea dakar eta ondesteko esplorazioaren bidez antzeman daiteke.
Prostatomegalia prostataren handitzea da, haren kausarik ohikoena prostataren hiperplasia onbera izanik. Prostataren hiperplasia onbera prostata guruina osatzen duten zelulen kopuruaren areagotzearen ondoriozko prostataren handipena da, kaltegarria edo minbizia ez den kausa batengatik [14] .
Sintomen artean, txiza egiteko gogoaren maiztasun handia, txiza egiten hasteko arazoak, gernuaren irteera motela, gernu erretentzioa edota gernu jarioa daude.
Prostatakominbizia minbizien artean ohikoenetarikoa, eta gizon zaharren heriotzaren arrazoi esanguratsua da [17] . Askotan, gizonak ez dauka sintomarik, baina izatekotan, txiza egiteko gogoaren maiztasun handia, txiza egiten hasteko arazoak,...izan ohi dira.
Prostata minbizia detektatzeko egiten diren lehenengo frogak ondesteko azterketa digitala eta prostataren antigeno espezifikoaren (PSA) kontzentrazioaren neurketa dira. PSA kontzentrazioak interpretatzeko zailak dira, prostataminbizia ez duen gizonezko batek balore altuak izan ditzakeelako, eta minbizidun gizonezko batek balore baxuak izan ditzakeelako [14]. Hurrengo froga aktibitate tumorala eta metastasi gaitasuna ebaluatzen duen biopsia bat izan ohi da.
Prostatakominbiziaz gain metastasia egotekotan, aurreko tratamenduak aplikatzeaz gain, terapia hormonalak erabiltzen dira, tumorea zabaltzeko beharrezkoak dituen androgenoak haien homologoaz ordezkatuz, edo hartzaileen ekintza inhibituz [14] .
Skeneren guruinak
Skeneren guruinak, "Prostata femeninoa" bezala ezagutzen dira; izan ere, Skeneren guruinak eta prostata maskulinoak antzera jarduten dute biek antigeno prostatiko espezifikoa (PSA), gizonezkoengan sortutako eiakulazio-proteina dena, eta fosfatasa azidoa jariatzen baitute.
Nahiz eta prostata maskulinoaren homologoa izan eta ehun enbriologiko berdinetik garatua egon, prostata maskulinoarekin erlazionatutako bere garapenaren hainbat alderdi oso ezezagunak dira.[19]