Ibai-ahoaren ertzetan zubi ugari eraiki izan dituzte:
Urban Galindo-La Punta
BarakaldokoUrban Galindo eta Sestaoko La Punta auzoen artean dagoen ahoan bertan, Galindoko zubi zeharrena dago. Duela gutxi, zaharrena ez ezik bakarra ere bada eta "Carmen zubia" edo "La Puntako zubia" izenez ezaguna da. Zubi honen zutabeetan herri bien armarriak eta Bizkaiarena daude.
Bere ondoan zutaberik gabeko zubi modernoa eraiki dute. Bertatik Ballontiko saihesbideak zeharkatzen du eta "Manterola zubia" du izena, Javier Manterola arkitektoa zuelako.
Lasesarre-Zumarrondoaga
Barakaldoko Lasesarre eta Sestaoko Zumarrondoaga auzoen artean hainbat zubi eraiki dituzte.
Hegoaldean berriena dago. Bilboko metroarenL2 Lineak zeharkatzen du, bihurgunean eta aldapan kokatuta dagoena.
Erdigunean zaharrena dago. Bertatik Renfe Aldirikoen hiru trenbideek zeharkatzen dute. Ondoan oinezkoen pasabidea du, oso antzekoa dena.
2007anSestaoBizkaiko Labe Garaietara zihoan trenbide batek zeharkatutako zubia bota zuten[7]. Egun ondoan zuen oinezkoentzako pasabideak zutik dirau. Hegoaldean kokatuta dago.
Done Bikendi
Batzuen ustez Galindo zeharkatzen duen lehendabiziko zubia Castaños ibaiaren lotunean kokaturikoa da. Honek BarakaldokoDone Bikendi eta Sestaoko bidegurutzea batzeaz gain BI-3744 Barakaldo-Sestao (Kareaga eta Sestao arteko errepidea) eta BI-745Barakaldo-Trapagaran (Done Bikendiko errepidea) errepideen arteko lotunean ere bada. Hori dela eta, oso erabilgarria da eta ibilgailu askok zeharkatua da egunero.
Zubi hau Galindo ibaiaren burutzat dutenak ibaiaren luzerari 550 metro gehitzen dizkiote, gehienek iturria Ballonti errekarekin lotunean kokatzen badute ere.