Eretza mendiaren iparraldeko hegalean, 750 metroko altueran jaioa, hasieran Akirtza du izena eta Gueñes eta Galdames arteko muga sortzen du. Ezkerraldetik eta Barakaldoko mugara ailegatzean, Frades errekaren urak datozkio.
Perillas izeneko zubia zeharkatua, El Regato auzoan, El Regatoko urtegia betetzen du. Oiola edo Loiola errekaren urak hartu eta gero, Gorostizan beste urtegia osatzen du.
Ibaiaren erdigune eta behealdea industriak kutsatua izan da, horrek arriskuan jarri du zenbait animalien bizitza. Tartean arrain hiruarantza (Gasterosteus aculeatus) dago, Eusko Jaurlaritzak espezie kalteberatzat duena eta Castañosen ez ezik Udondo, Gobela eta Txingudiko badian ere bizi dena[2].