Errekatxo

Errekatxo
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBarakaldo
Geografia
Koordenatuak43°15′51″N 3°00′59″W / 43.26414°N 3.01639°W / 43.26414; -3.01639

Errekatxo[1][2][3] Bizkaiko mendebaldeko Barakaldo hiriko auzo bat da. Hiri horretako Errekaortu-Kareagako barrutia (7.a) osatzen du, Errekaortu eta Kareaga auzoekin batera.

Izena

2011 arte, Errekatxo, Mespelerreka eta Mendierreka izenak erabili ziren auzo honen euskal izentzat. Mespelerreka izena Barakaldoko Burtzeña auzoko monasterioaren 1438. urteko dokumentu batean aipatzen da, baina badirudi beste toki baten izena dela. Mendierreka izena badirudi Antonio Trueba idazleak asmatu zuela, eta bereziki La cruz más santa (1888) eleberrian eman zion zabalkundea. Errekatxo izena 1919. urtean daude dokumentatuta lehen aldiz, auzo honetako lehenengo batzokia sortu zenean erabili baitzen; eta 1970eko hamarkadan, euskararen erabilera publikoaren aurkako errepresioa arindu zenean, auzotarrek izen horren alde egin zuten.[4]

Errekatxo onartu zuen auzoaren euskal izentzat Euskaltzaindiak 2010ean. Eta 2011n, auzoaren euskal izen ofiziala bihurtu zen.[4]

Demografia

Errekatxoko biztanleria

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren toponimia: Barakaldo
  2. S. Llamas, «El Regato ya es también Errekatxo», El Correo, 2011, urtarrilaren 11.
  3. «El Regato / Errekatxo», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  4. a b (Gaztelaniaz) «El Regato es Errekatxo. Errekatxo es El Regato» El Regato - Errekatxo (WordPress bloga) 2013-12-17.

Ikus, gainera

Kanpo estekak



Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.