Artikulu hau Bizkaiko errekari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ballonti ».
Ballonti edo Capetillo [ 1] Bizkaiko ibaia da, ezkerraldetik Galindoren ibaiadarra dena[ 2] . Ibaionti izena ere izan zuen.[ 3]
Ibilbidea
Serantesko hegoaldeko hegalean jaioa[ 4] , Abanto-Zierbenako Sanfuentes auzoan jaiotako Capetillo errekaren urak datozkio.
Santurtzi utzi eta gero, bere ibilbideak Portugalete eta Trapagaran arteko muga sortzen du. Azkenean, Sestaon , Barakaldoko Beurko auzoaren mendebalderen parean hain zuzen ere, Galindo ibaian du ahoa.
Industriak eta azpiegitura
Bere ibarra beste garai batean ortu emankorra bazen ere, gaur egun industria handien kokalekua da[ 5] . Honek zeharo kutsatu du ibaia[ 6]
Bizkaiko Foru Aldundiak bere ibilbidea jarraituz "Ballontiko ardatza" izeneko errepidea eraiki zuen[ 7] , Ezkerraldeko trafikoa lasaitzeko.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Nerbioi-Ibaizabal sistema
Ibaizabal Nerbioi Itsasadarra Oharra: Ibaiadarrak parentesi artean