Zortziko taldea (G8) munduko estatu industrializatuen koalizioa da: Frantzia, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Errusia eta Kanada.
1975 urtean, Valery Giscard D'Estaingek G5 taldea sortu zuen ekonomia eta finantza gaiak era informal batean tratatzeko. Beste modu batean esanda, G8ak ez du egitura berezirik, ez da akordio baten inguruan sorturiko erakunde bat: Estatu buru bilkura bat besterik ez da, non "mundu osoko gaiei buruz" hitz egiten da "era lasai batean".
Urtean behin, G8ak goibilkura bat antolatzen du non estatu buruak eta estatu bakoitzeko nazioarteko goimailako funtzionarioak biltzen dira, horrekin batera hainbat bigarren mailako bilera antolatzen dira.
2009ko urtarrilaren 20an, G8ko buruak hauek ziren:
G8aren kideak
G5: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia
G6: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia
G7: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Kanada
G8: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Kanada eta Errusia
2008ko Hokkaidoko Gailurrean Frantziako estatuburu den Sarkozyk G8aren irekiera proposatu zuen, G13a eskatuz. G13an India, Txina edota Brasil bezalako estatu garatu berriak bezalakoak parte hartuko lukete. Estatu Batuek eta Japoniak proposamen horren kontra egin dute, Txina bezalako herrialde batek eurentzako suposatzen duen mehatxua dela eta.
G8aren aurkako mugimendua
G8aren aurka antiglobalizazio mugimendua edo altermundialismoa (beste motako globalizazioa bilatzen dutenak, hau da, globalizazio justuago bat) garatu da. Bertan, antikapitalistak (anarkistak, trotskystak, maoistak...), ekologistak, antimilitaristak, eta abar luze batek bat egiten dute helburu berarekin: beste mundu hobe baten aldeko eta neoliberalismoren aurkako borroka.
G8aren aurkako mugimenduak badu bere presentzia Euskal Herrian. 2006. urte ingurutik gizarte mugimendu ezberdinak (internazionalistak, ekologistak, antimilitaristak, Gazte Asanbladak, Sare Antifaxista...) mobilizazioak edota hitzaldiak burutu izan dituzte G8ak Euskal Herrian duen eragina salatuz. Webgune bat dute, g8akatu.org non garaiko Gailurraren informazioa eskaintzeaz gain, globalizazioaren aurkako mugimenduaren informazioa errazten den.
Bilkuraren Egoitzak urtez urte
1Segurtasun nuklearrari buruzko bilkura berezia.
Kanpo estekak