Franz Xaver Joseph Graf[1]Conrad von Hötzendorf (alemanez: Franz Xaver Josef Graf Conrad von Hötzendorf, batzuetan anglizismoetan Hoetzendorf bezala ezagutua; 1852koazaroaren 11 – 1925ekoabuztuaren 25a) Lehen Mundu Gerran paper oso garrantzitsua izan zuen austriarra izan zen.
Austria-Hungariako mariskala eta Estatu Nagusiaren agintaria izan zen 1906tik 1917ra arte. Lehen Mundu Gerrari hasiera eman zion 1914kouztaileko krisialdiaren pertsonaia nagusia izan zen. Krisia baino lehenago hainbat alditan eskatu zuen Serbiaren kontrako gerra egitea, «Augsburgotar Inperioaren hoberako izango zelako, honek desintegratzekotan zegoelako». Conraden Austro-Hungariako armada momentu oso txarrean zegoen eta ez zegoen beste armadei aurre egiteko prest, baina Alemaniaren laguntza espero zuen. Hala ere, Conradek ez zekien Alemaniak ez zuela ia armadarik Balkanetara bidaliko, hainbat fronte garrantzitsuagoak zituelako. Baita ere, Conradek Errusia inbaditu nahi zuen, baina Tsarraren armadak Karpatoak pasatzean eta Hungaria inbaditzera zihoazenean Italia gerran sartu zen. Hala eta guztiz ere, Austro-Alemaniar armadak 1915ko udan Gorlice-Tarnów OfentsibanGalitzia eta Polonia konkistatu zituen eta Serbia errenditu zen urrian. 1915tik aurrera Austro-Hungariar armadak ezin zuten eraso egin Alemaniaren laguntzarik gabe.[2] 1917ko martxoan Karlos I. Austriakoa bere postutik kaleratu zuen, Frantzisko Josef enperadorearen heriotza eta gero Conraden Trentino Ofentsiba porrot handia izan zelako. Handik aurrera dibisio batzuetako armada-burua izan zen 1918ko udara arte, erretiratu zenean.[3] 1925ean hil zen Alemanian.
Gerra eta geroko hainbat hamarkadetan estrategista handi bat bezala ezagutua izan zen, ofentsiba gehienetan porrotak jaso izanda ere. Gaur egungo historialariek agintari oso txarra bezala ezagutzen dute, bere porrotek ia Austro-Hungariako Inperioa suntsitzea lortu zutelako.
Bizitza
Conrad Penzingen, Vienako auzo batean, jaio zen, Austriako ofizialen familia batean. Franz Anton Conrad-ek (1738-1827), bere birraitonak, von Hötzendorf titulua jaso zuen 1815ean. Bere aita, Franz Xaver Conrad (1793-1878) Husarren koronel erretiratu bat izan zen Moraviaren hegoaldetik etorria eta Leipzigeko guduan borrokatu zuen, 1848an, Vienako Matxinada zapaldu zuenean.
Conrad Wilhelmine le Beau-rekin (1860-1905) ezkondu zen 1886an, eta lau seme izan zituzten. 1915ean Virginia von Reininghausekin ezkondu zen.
Karrera militarra
Conrad Hainburgeko kadeteen soldadu-taldean sartu zen eta Teresiako Akademia Militarrean ikasi zuen, Wiener Neustadten. Bertan Charles Darwinen eboluzioaren teoria asko interesatu zion. 1871n, 19 urte zituenean, lotinante titulua jaso zuen eta Jäger batailoi bat bere agindupean jarri zuten. Kriegsschule-n graduatu zen 1876an eta Austro-Hungariar Armadaren parte bihurtu zen.[4]
1878-1879an, Berlineko Tratatua eta gero Bosnia-Herzegovina Kondominiora bidali zuten. 1882ko Dalmaziako altxamenduan kapitain titulua jaso zuen. 1886an Lembergeko 11. dibisioaren agintari nagusia izan zen eta 1888an Maior titulua jaso zuen. Baita ere urte horretan Vienako Kriegsschule-an eskolak ematen hasi zen. Irakaslea izaten prestatzeko Frantzia-Prusia Gerrako guduak gertatu ziren lekuak bisitatu zituen. Conrad irakasle ona bezala ezagutua zen eta bere ikasleek oso estimatua zuten.[5]
1892 armadara berriro sartzea eskatu zuen eta Olmützeko 93. Infanteria Erregimentua agindu zuen. 1895tik aurrera "Kaiser" 1. Infanteria Erregimentua agindu zuen Krakovian eta 1899tik aurrera Triesteko 55. Infanteria Brigada, non Generalmajor (izar bat duen jenerala) titulua jaso zuen[6]; azkenik, 1903an 8. Infanteria Dibisioaren agintaria izan zen Innsbrucken.[6]
1906an Estatu Naguaren agintaria egin zuten, Franz Ferdinand Artxidukearen proposamena eta gero; Artxidukea Austria-Hungariako oinordekoa zen (Thronfolger). Conradek jada bazeukan erreputazio oso ona irakasle eta idazle gisa. Bere garaiko jeneral askok bezala ez zeukan gudu esperientziarik, hala ere, asko idatzi zuen taktikei buruz. [7]
Armadaren modernizazioaren alde egin zuen beti.
Frantzisko Josef I enperadoreak 1910ean Freiherr titulu noblea eman zion Conradi. Alois Lexa von Aehrenthalekin, Atzerriko ministroa eta Conradek Italia aurkako gerra prebentiboari buruzko iradokizunari uko egin zionarekin desberdintasun handiak izan zituen eta Bosniako krisian zehar, 1911. urtean, Conrad kaleratu zuten, geroago bere emaztea izango zen Virginia Reininghausekin harremanen aitzakiarekin. Hala eta guztiz ere, Aehrenthalek hurrengo urtean dimititu zuen eta hil ondoren, Franz Ferdinand Artxidukeak Balkanetako gerrak gertatzen ari ziren bitartean, Conrad berriro Estatu Nagusiaren agintaria egin zuten, 1912ko abenduan.
Conraden ideiak inpaktu handia izan arren gobernuaren erabakiak hartzeko prozesuan, batez ere Lehen Mundu Gerrarako hasieran, John Leslie historialariak «bakarti» gisa deskribatu zuen, lagunak ez zituen erraz egiten eta ez zekien jendearengan eragina izaten; baita ere, politikoki traketsa zela esan zuen. [8]
Lehen Mundu Gerra
Plangintza
Conraden planak indibidualak ziren eta nazio bakoitzarentzat aldatu zituen, baina ez zuen kontuan hartu bi frontedun gerra bat borrokatu beharko zuela Serbia eta Errusiaren kontra. Diplomazia eta Politika agintariengatik ezkutatu zituen bere planak eta zin egin zien garaipen azkarra lortuko zuela. Conraden planen arazoa izan zen soldadu gehiago sartu zituela prest zeudenak baino, eta gainera, entrenatuagoak egiazkoak baino. Beste arazo bat erabilitako trenbide mapak izan ziren; Conradek erabili zituenak 1870 hamarkadako Errusiarren trenbide sistema izan zen, baina alemaniarrek errusiarrak bere trenbide sistema asko hobetu zutela esan izan arren ez zuen kasurik egin. Conradek gerra sei astetan irabazi zezakeela baieztatu zuen, Errusiarrei tropak mobilizatzea 30 egun hartuko ziela eta Serbiaren kontra bi astetan prestatuta egongo zirela kontuan izanda. Gerra hastean atzerapen erraldoiak egon ziren, eta Conradek plan osoa aldatu zuenean askoz ere gehiago txartu ziren. Errusiak bere tropak 18 egunetan mobilizatzea lortu zuen eta 362 tren bidali zezaketen frontera egunero; Austro-Hungariarrak, bitartean, 153 soilik.[9]
Porrotak
Azkenean, prest zegoenean, Conradek Serbiara bidali zuen bere armada. Abuztuaren 12an ofentsiba bat hasi zuen non 100.000 soldadu galdu zituen gerrako lehen porrotean. Abuztuaren 22an Errusiaren aurkako kanpaina handiagoa hasarazi zuen Galitziatik eta 500.000 soldadu Austro-Hungariar galdu zituen porrot erraldoi batean. [10] Trenbideko adituei errua bota zien. Errusiar kontraerasoa Galitzian ez zuen espero izan eta porrot gehiago jaso zituen. [11]
Alemaniarrek Tannenbergen batez ere garaipen garrantzitsuak lortu zituztenean eta Mendebaldeko Frontea guztiz gelditu zenean, Austriari laguntza emateko baliabideak zituen. Conrad izan zen Austria-Hungarian kokatutako tropa guztien agintaria, baina alemaniar jeneralek lurraldean gero eta kontrol gehiago zeukaten. Berlinek hainbat armada bidali zituen eta azkenean Serbia konkistatzea lortu zuten, baita Montenegro eta Errumaniako zati handiak ere konkistatu zituzten eta Italiako Frontea egonkortzea lortu zuten. Stephan Burian von Rajeczi, Atzerriko ministro berria, okupatutako lurrak anexionatzea eskatu zion, baina honek ezetz esan zion. István Tisza hungariar lehen ministroa eta Karl von Stürgkh Austriako Ministro-Presidentearen aurka konspiratu zuen. Bestalde, Alemaniak bidalitako jeneralekin, garrantzitsuena Erich von Falkenhaynekin ez zen ondo eramaten.[12]
Boteretik kanporatua
Karlos I. Austriakoa boterera iritsi zenean, 1916ko azaroan, Conradek mariskal titulua jaso zuen; historia osoan Austria-Hungarian beste bi gizon soilik jaso zuten titulu hau.[6]
Karlos, Frantzisko Josef-en oinordekoa zen bitartean Enperadoreari armadaren kaosaren arrazoia Conrad zela esan zion, eta kaosa konponduko zela Conrad kaleratua zenean soilik, baina bere postua betetzeko norbait aurkitzea zaila zela ere esan zuen.[6] 1917ko martxoaren 1ean Conrad boteretik kendu zuen. Honek momentu hartan erretiroa eskatu zuen baina Karlosek geratzea eskatu zion, eta baietz esan zuenean Hegoaldeko Tiroleko Armada|Hegoaldeko Tiroleko Armadaren agintari nagusi bezala ezarri zuten. Hemendik aurrera armada "Conrad-en armada" izena jaso zuen.[6]
1918ko udaberriaren amaieran, Austro-Hungariar Italiarren aurkako ofentsibaren porrota eta gero Vienako gobernuaren gaitzespen handia ekarri zuen, bizitza gehiegi galdu zirelako.[13] Conraden irudia zailagoa egin izan zitzaien gerra jarraitzeko asmoa zuten gobernuan zeudenekin identifikatzea. [14]Garai hartan Conrad, "gizon apurtua" gisa deskribatu zuten. Uztailaren 15ean erretiratu zen, agian kritika gehiago jaso ez zedin. Aldi berean, Graf (Konde) titulua izatea lortu zuen.
Heriotza
Gerra amaitu ondoren Conradek gerraren hasieraren errua ukatu egin zuen eta Auzitegi Inperialari eta politikariei errua bota zien. Hunkituta eta gaixotuta, 1925eko abuztuaren 25ean hil zen, Bad Mergentheimen, Alemanian.
Vienako Hietzing hilerrian ehortzi zuten 1925eko irailaren 2an. 100.000 pertsona baino gehiago parte hartu egin zuten. 2012an bere Ehrengrab (Ohorezko hilobia) hilobi historikoa izatera pasatu zen.
Ondarea
Hainbat hamarkadetan zehar Austria-Hungariaren Armadaren eta Conraden ospeak Lehen Mundu Gerra eta geroko Austriako harrotasunari bultzada handia eman zion; baina jada bere estrategiak kritikatuak ziren momentu hartan ere. Ez zen izan 1960ko hamarkadara arte inperialista eta belizista adjektiboak jaso zituela, momentu hartan Lehen Mundu Gerraren hasieraren kausak berrikusten hasi zirelako. Hala eta guztiz, oraindik daude Austrian hainbat kaleen izena berea daramate, Graz-en adibidez.
Heeresgeschichtliches museoan Conraden guardia uniformea eta objektu pertsonal batzuk ikusgai daude, Vienan. 1938. urtean, Oberammergau, Bavariako 1. dibisioko Wehrmachteko koartelak Conrad-von-Hötzendorf-Kaserne izendatu zituzten; gaur egun Bundeswehr-en eta NATO-ren jabetzakoa da.
Herri kulturan
Conradek Dennis Wheatley- ren The Second Seal (1950) abentura historikoan rol handia dauka.
Mosaik komiki liburuetan Major Hötzendorfer izenarekin agertzen da.
Signim laudis (1988) eleberri historikoan kameo bat egiten du.
Baron von Dorf izenarekin agertzen da "Valiant Hearts" jokoan.
Kondekorazioak eta sariak
Maria Teresaren Ordena Militarraren Zaldun Gurutzea
Meritu Militarraren Gurutzea, 1. klasea (1914 abenduaren 8a)
Urrezko Meritu Militarraren Domina ("Signum Laudis")
35 urteko zerbitzuarengatik jasotako domina
Frantzisko Josef I.ren 50. urtearen brontzezko domina
Prusiako Koroaren Merituko Ordenaren zalduna
Pour le Mérite haritz hostoekin (Prusia) (1917ko urtarrilaren 26a)
Max Josefen Ordena Militarraren Zaldunaren Gurutze Handia (Bavaria, 1915 uztailaren 21a)
Enrike Santuaren Ordena Militarraren 2. klaseko komandantea.
Erreferentziak
↑1919ra arte "Graf" titulua "Konde" tituluaren berdina izan zen, ez zen abizen bat. 1919tik aurrera, noblezia debekatua izan zenean izenaren parte bihurtu zen. Fem: Graffina
Beaver, Jan G. Collision Course: Franz Conrad Von Hötzendorf, Serbia, and the Politics of Preventive War (2009).
Fellner, Fritz. "Some reflections on Conrad von Hötzendorf and his Memoirs based on Old and New Sources." Austrian History Yearbook 1 (1965): 74-89. His memoirs contain many documents
Fried, Marvin. Austro-Hungarian War Aims in the Balkans During World War I (Palgrave Macmillan, 2014).
Hadley, Tim. "Military Diplomacy in the Dual Alliance: German Military Attaché Reporting from Vienna, 1906—1914." War in History 17#3 (2010): 294-312.