Brusilov erasoaldia

Brusilov erasoaldia
Irudia
Motagudu
Honen izena daramaAlexei Brusilov
Honen parte daEkialdeko Frontea Lehen Mundu Gerran
Denbora-tarte1916ko maiatzaren 22a (juliotar egutegia) - 1916ko irailaren 7a (juliotar egutegia)
Data1916ko irailaren 20a
KokalekuGalitzia
Parte-hartzaileak

Brusilov erasoaldia (errusieraz: Брусиловский прорыв, hitzez hitz «Brusiloven aurrerakada») 1916ko ekainetik irailera, Errusiar Inperioak Lehen Mundu Gerran egindako arma lorpenik handiena izan zen, eta munduko historiako erasoaldi hilgarrienetako bat. Graydon Tunstall historialariak Brusilov erasoaldiari Austria-Hungariako Inperioaren Lehen Mundu Gerrako krisirik okerrena eta Entente Hirukoitzaren garaipenik handiena deitu zion; hala ere, bi aldeetako soldadu askoren bizitza galtzea ekarri zuen.[1] Lehen Mundu Gerrako erasorik arrakastatsuena izan zela esan daiteke. Garaipenak Errusiako tropen artean gorakada moral bat eragin zuen. 1917an, Nikolas II.ak erasoaldi orokor bat antolatu zuen fronte osoan zehar, potentzia zentralak deuseztatzeko asmoz. Garaipenaren ostean, Petrogradeko konferentzia [ru] egin zen; han, munduko gerraosteko egitura eztabaidatu zen. [2] Galerak izan arren, Errusiako armada oraindik indar berriekin indartzen ari zen, arma kopuruak gora egin zuen, eta trenbide berriak egiten ari ziren.[3]

Borrokaren emaitzak erabat berrezarri zuen Errusiak aliatuen artean zuen prestigioa, eta horrek behartu zituen lurralde kontzesio garrantzitsuak egitera, Anatolia eta Konstantinopla kasu; Frantziako Gobernuak berretsi zuen errusiarrek berek aukera zezaketela gerraren ondoren Alemaniatik zein lurralde hartu.[4]

Brusilov erasoaldian, Errusiak Ekialdeko Frontean zeuden potentzia zentralen armaden aurkako eraso garrantzitsua egin zuen. 1916ko ekainaren 4an abiatu zuten, eta irailaren amaiera arte iraun zuen. Galiziako ekialdean (egungo Ukrainako ipar-mendebaldean) gertatu zen, Lviveko eta Voliniako oblastetan. Erasoaldiak Alexei Brusilov Errusiako Armada Inperialeko Hego-mendebaldeko Frontearen komandantearen izena darama. Gerrako erasoaldirik handiena eta hilgarriena, Brusiloveko erasoaldiaren ondorioak irismen handikoak izan ziren. Alemaniak Frantziako indarrei Verdunen egindako presioa arindu zuen, eta austro-hungariarrek italiarrei egindako presioa arintzen lagundu zuen. Austro-hungariar armadari galera konponezinak eragin zizkion, eta Errumania gerran Entente HIrukoitzaren alde sartzera bultzatu zuen. Errusiak nozitutako giza eta material galerek, bestalde, bultzada handia izan ziren hurrengo urtean Errusiako Iraultza hasteko.[5] Lehen Mundu Gerrako gudurik handiena izan zen, guztira izandako galerak eta parte hartutako indarrak aintzat hartuta.

Erreferentziak

  1. Tunstall 2008, 30–53 orr. .
  2. Борисюк 2023, 96 orr. .
  3. Gilbert 2023, 410 orr. .
  4. Utkin 2002, 324 orr. .
  5. Tucker 2002, 119 orr. .

Bibliografia

Kanpo estekak