Espainiar Inkisizioa

Espainiar Inkisizioaren ikurra. Gurutzearen bi aldetan ezpata (heretikoei emandako tratua irudikatuz) eta olibondo adarra (damutuen baketzea). Armarria inguartuz latinezko idazkun hau «EXURGE DOMINE ET JUDICA CAUSAM TUAM. PSALM. 73» (Altxatu Jainkoa, eta aldeztu zure kausa. 73 salmoa.

Espainiar Inkisizioa (gaztelaniaz: Inquisición española) edo Inkisizioaren Ofizio Santuaren Auzitegia (Tribunal del Santo Oficio de la Inquisición) errege-erregina katolikoek 1478an sortu zuten instituzio bat zen, haien erresumetan ortodoxia katolikoa mantentzeko. Jatorria Erdi Aroko Inkisizioan zuen, XII. mendean Languedocen sortua heresia ezabatzeko. Espainiar Inkisizioa monarkiaren menpean zegoen. Gainbehera luze baten oztean, 1834an ezeztatu zen guztiz Elisabet II.aren agintaldian.

Inkisizioa, auzitegi eklesiastikoa izanik, kristau bataiatuengan zuen eskumena bakarrik. Espainiako historiaren zati handi batean zehar ordea, gurtza-askatasunik ez zegoenez, jurisdikzioa Espainiako mendeko herritar guztiengan hedatua zegoen.

Historia

Erdi Aroko Inkisizioa, Espainiako Inkisizioaren aitzindaria, eliz-auzitegi bat zen eta Inozentzio III.ak sortu zuen 1215ean, heresia zapaldu eta heretikoak zigortzea helburuarekin. Erakundea, ordea, Gregorio IX.ak sortu zuen 1231an, kataro edo albitarren aurka borrokatzeko. Domingotarrek hartu zuten auzitegiaren ardura. 1252an, Inozentzio IV.ak Inkisizioak prozesu eta tortura erabiltzea onartu zuen. Erruduntzat jotakoak gogor zigortzen zituzten, zigorrik handiena sutan erreta hiltzea zen.

Errege-erregina katolikoek Aragoi-Gaztelako erresuma bikoitz berriaren batasuna garbizaletasun katolikoan oinarritu nahi izan zuten, eta horretarako, alde batetik, juduak eta musulmanak kristautzera behartu zituzten, eta, bestetik, heretikoak zigortzeko auzitegi berezia sortu zuten 1478an. Inkisizio Auzitegi horrek, Sixto IV.ari esker, izaera erlijioso-politikoa hartu zuen.[1] Hasieran, ediktu horren asmoa inkisizioa aita santuaren eskumenpekoa izatea bazen ere, laster Fernando Trastamarakoa erregeak bere alde probestu zuen, erakunde erlijiosoa botere laikoaren mendeko bihurtuz, Gaztela-Aragoiko koroari lotuz, alegia. Era horretan, auzitegi berezi horrek koroa horren mendeko erresuma guztietan zituen eskumenak.[2]

Tomás de Torquemada izan zen lehen inkisidore nagusia, eta Cisneros kardinala buruetako bat. Inkisizioa Aita Santuaren menpe zegoen Europan, baina Fernando II.ak bere esku jartzea lortu zuen, Gaztela eta Aragoiko erregeen menpeko lurretan. Inkisizioa erresumako lurralde guztietara hedatu zen, Sizilia eta Sardinian, eta Ameriketan zituzten lurraldeetan ere. Mexiko, Liman eta Cartagena de Indiasen ere inkisizioaren epaitegiak sortu zituzten.

Hego Euskal Herria lehenengo Calahorrako auzitegiaren menpe zegoen, eta gero, Logroñokoaren pean. Inkisizio modernoa tresna eraginkorra izan zen egoera politikoa kontrolpean edukitzeko, baita ere, sortu nahi zen estatu-motaren berdinkeri ideologikoaren disidentzia zigortzeko. Inkisizioaren helburua heretikoak zigortzea zen, baina "heretiko" hitzaren azpian gauza asko sar zitezkeen eta, Gaztela-Aragoiko eta Frantziako monarkiak muga Pirinioetan jarri nahian ari ziren. Monarkia haren kontra zegoen guztia susmopean jarri zuten: mugak itxi zituzten, odol garbitasuna aldarrikatu zuten, hizkuntza bakarra, eliza bakarra eta jainko bakarra ezarri, eta hortik kanpoko zegoena desagerrarazi. 1808. urtean utzi zuen indarrik gabe Josef Bonapartek Espainiako Inkisizioa eta, gorabehera batzuen ondoren (1814-1820 eta 1823-1833 urteetan indarrean jarraitu zuen Fernando VII.a erregeak hala nahita), indarrik gabe utzi zuten 1834. urtean, Elizak berezko erakunde gisa gorde zuen arren.1965. urtean, Fedearen Dotrinarako Kongregazioak hartu zuen Inkisizioaren lekua eliza katolikoan.[3]

Espainiar inkisizioaren iritzi ezagun bat

Behean idatzitako iritzia ezaguna da eta aldi berean askok era orokorrean onartzen dute.


« Espainiako inkisizioa eta aita santuarena desberdinak ziren, jatorri eta antolamendu desberdinak baitzituzten. Espainian ez zen heresiarik egon Erdi Aroan; Inkisizioa sortzeko arrazoia judu-kristauei zien beldurra izan zen. Baina errege-erreginek beste arrazoi batzuk ere bazituzten, erlijioaz gain. Une hartan, finantzak krisian zeuden; hori dela-eta, kristauen ondasunak konfiskatzea aholkatzen zutenei arretaz entzun zieten. Aukera egokia izan zutenean, errege-erreginek aita santuari Inkisizioa ezartzeko eskatu zioten, baina ez aita santuarena, baizik eta errege-erreginen erabateko kontrolpeko auzitegi bat. »

—Johon Lynch, "Austriako etxea", 1992. Moldatua


Inkisizioa Euskal Herrian

Sakontzeko, irakurri: «Inkisizioa Euskal Herrian»
Sorginen Museoa-Zugarramudi
Sorginen Museoa-Zugarramudi

1478. urtean ezarri zuen Sixto IV.a Aita Santuak Inkisizioa Gaztelako erresuman (Inkisizio Berria, Tribunal del Santo Oficio gaztelaniaz), Errege-erregina Katolikoek hala eskatuta, eta inkisidoreak zuzenean hautatzeko ahalmena jaso zuten erregeek. 1481. urtean salatu zuen Aragoiko Inkisizioak Tuteran horrelako instituziorik ez egona eta 1486an gutun bat bidali zieten Errege-erregina Katolikoek hiri hartako agintariei, bertan babesten ziren heretikoak beren esku uzteko aginduz. Ez zuen batere harrera onik izan gutun hark eta beren lurraldean Inkisizioko agintaririk ez zutela onartuko erantzun zuten tuterarrek. Tarazonako apezpikutzaren barrutian zegoen Tuterako hiria, baina bertara jotzen zuten Aragoiko heretikoek, Nafarroako erresuman inkisiorik ez zegoenez. Gaztelako eta Aragoiko erregea Nafarroako erresumaz jabetu ondoren sortu zen bertako lehen Inkisizio auzitegia (1513), baina, Nafarroako erresuma berreskuratzeko gerra zela medio, Calahorrako (1522) eta, ondoren, Logroñoko hirira eraman zuten auzitegia, Iruñean eta Tuteran egon ondoren. Izan ere, Calahorrako hirian izan zuen egoitza Hego Euskal Herriaz, zein Errioxaz eta Burgosko zati batzuetaz, arduratu zen Inkisizioko auzitegiak 1570 arte[4]. Koroaren zerbitzupeko instituzioa izan zen Inkisizioa, izatez erlijio erakundea bazen ere. Erlijio ortodoxia katolikoa erreformaren eta beste erlijioen erasoetatik begiratzea zuen helburu Inkisizioak, baina laster hasi zen errepresio-esparrua zabaltzen berez ez zegozkion beste eremu batzuetara, heterodoxiarako bide guztiak eragotzi nahian (sexu ohiturak, odol garbitasuna, “sorginkeria” eta antzinako sinesteak, jakintza eta ideologia mailako joera libreak,…). [3] 

Ipar Euskal Herrian ez zen Inkisizio auzitegi berezirik izan: Lapurdi eta Zuberoa Bordeleko Parlamentuko justizia gortearen manupean egon ziren eta Nafarroa Behereak eutsi zien bere justiziako erakundeei. XVI. mendean zehar erreformazaleen eta katolikoen arteko gerra zabaldu zen Nafarroa Behereko, Zuberoako eta, modu apalagoan, Lapurdiko lurretara eta liskar giro hura baretze bidean jarri zenean baizik ez zen abiarazi Ipar Euskal Herriko heterodoxiaren aurkako borroka, Bordeleko Parlementuko epaile zibilek zuzendua betiere.

Euskal Herrian izandako XVII. mendeko sorginkeriaren aurkako zapalkuntza gogorra ezaguna bada ere, batez ere Zugarramurdikoa, Inkisizioak beste egiteko ugari bete zuen: muga eta portuetako jende- eta liburu-trafikoaren kontrola, Durangoko heretikoen aurkako errepresioa, eta abar. Inkisizioak bere bideari eutsi zion XVII. mendean zehar Espainiako inperioko lurralde guztietan eta muga arazoez arduratu zen nagusiki Hego Euskal Herrian, erbesteko jendearen eta idatzien kontrola ziurtatzearren, eta izaera hori indartu zuen XVIII. mendean. Bertan behar utzi baina Elizako erakunde gisa geratu zen inkisizioak (Ofizio Santuko Kongregazioa, 1908-1965, bere Index librorum prohibitorum debekaturiko liburuen zerrendarekin batera) eragin handia izan zuenVatikano II kontzilio aurrean Euskal Herriko katolikoen artean.[3]

Auzitegiak

Auto de fé prozesua, Limako plaza nagusian (Peruko erregeordetza, XVII. mendea)

Gaztelako Erresuman, auzitegi iraunkor hauek ezarri ziren:

Aragoiko Erresuman lau auzitegi ezarri ziren:

Gainera, Fernando erregeak Sizilian ezarri zuen Palermon (1513) eta Sardinian Sassarin[6].

Ameriketan hiru auzitegi ezarri ziren:

Inkisizioaren epe luzeko eragina

2021ean argitaratutako ikerketa batek demostratu zuen Espainiar Inkisizioak gogorren jo zuen udalerrietan herritarrak pobreagoak direla, elkarrekiko konfiantza txikiagoa dela eta hezkuntza maila baxuagoa dela[7].

Erreferentziak

  1. «Sorginkeria - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
  2. Zabala, Mikel. (2001). [www.ueu.eus/download/artikulua/uztaro39_4.pdf «Nafarroako sorginkeria berriro eztabaidagai»] Uztaro (Udako Euskal Unibertsitatea) 39: 39-52. (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
  3. a b c «Inkisizio» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
  4. Reguera, Iñaki. ([1984?]). La Inquisición española en el País Vasco : (el Tribunal de Calahorra, 1513-1570). Txertoa ISBN 84-7148-164-2. PMC 15196634. (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  5. Kamen, Spanish Inquisition, 141. or.
  6. Sizilian, Inkisizioak 1782ko martxoaren 30 arte iraun zuen, Fernando IV.a Napolikoak ezeztatu zuen arte.
  7. (Ingelesez) Drelichman, Mauricio; Vidal-Robert, Jordi; Voth, Hans-Joachim. (2021-08-17). «The long-run effects of religious persecution: Evidence from the Spanish Inquisition» Proceedings of the National Academy of Sciences 118 (33): e2022881118.  doi:10.1073/pnas.2022881118. ISSN 0027-8424. PMID 34389666. PMC PMC8379970. (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Francia Uniformi di gara Casa Trasferta Sport Calcio Federazione FFF Confederazione UEFA Codice FIFA FRA Soprannome Les Bleues Selezionatore Hervé Renard Record presenze Sandrine Soubeyrand (198) Capocannoniere Eugénie Le Sommer (90) Ranking FIFA 3º Sponsor tecnico Nike Esordio internazionale Francia 4-0 Paesi Bassi (Hazebrouck, 17 aprile 1971) Migliore vittoria Francia 14-0 Algeria (Cesson, 14 maggio 1998) Francia 14-0 Bulgaria (Le Mans, 28 novembre 2013) Peggiore sconfitta Germania 7-0 ...

 

يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (ديسمبر 2018) ساحة الحكومةمعلومات عامةالعنوان مدينة تونس العتيقة، تونس العاصمة  تونسالتقسيم الإداري تونس العاصمة �...

 

Mark Schwarzer Informasi pribadiNama lengkap Mark SchwarzerTanggal lahir 6 Oktober 1972 (umur 51)Tempat lahir Sydney, New South Wales, AustraliaTinggi 1,96 m (6 ft 5 in)[1]Posisi bermain Penjaga gawangKarier junior Colo Cougars Penrith Blacktown Association Marconi StallionsKarier senior*Tahun Tim Tampil (Gol)1990–1994 Marconi Stallions 58 (0)1994–1995 Dynamo Dresden 2 (0)1995–1996 1. FC Kaiserslautern 4 (0)1996–1997 Bradford City 13 (0)1997–2008 Middles...

Pertanian Umum Agribisnis Agroindustri Agronomi Ilmu pertanian Jelajah bebas Kebijakan pertanian Lahan usaha tani Mekanisasi pertanian Menteri Pertanian Perguruan tinggi pertanian Perguruan tinggi pertanian di Indonesia Permakultur Pertanian bebas ternak Pertanian berkelanjutan Pertanian ekstensif Pertanian intensif Pertanian organik Pertanian urban Peternakan Peternakan pabrik Wanatani Sejarah Sejarah pertanian Sejarah pertanian organik Revolusi pertanian Arab Revolusi pertanian Inggris Revo...

 

Grama Panchayat in Kerala, IndiaKolazhy Grama Panchayat Kolazhy GPGrama PanchayatKolazhy Pooram festivalCoordinates: 10°35′06″N 76°12′56″E / 10.585016°N 76.215475°E / 10.585016; 76.215475CountryIndiaStateKeralaDistrictThrissurTalukThrissurBlockPuzhakkal Block PanchayatLok Sabha ConstituencyAlathur (Constituency #9)നിയമസഭ (Niyamasabha) (or Vidhan Sabha or Legislative Assembly) ConstituencyWadakkanchery (Constituency #65)Government • ...

 

American politician For other people named Robert Kerr, see Robert Kerr (disambiguation). This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Robert S. Kerr – news · newspapers&...

Artikel ini membutuhkan rujukan tambahan agar kualitasnya dapat dipastikan. Mohon bantu kami mengembangkan artikel ini dengan cara menambahkan rujukan ke sumber tepercaya. Pernyataan tak bersumber bisa saja dipertentangkan dan dihapus.Cari sumber: Kekaisaran Karoling – berita · surat kabar · buku · cendekiawan · JSTOR (7 November) Kekaisaran Karoling dan FrankaRomanorum sive Francorum imperiumcode: la is deprecated   (Latin)800–888 Oriflame...

 

1974 single by RufusTell Me Something GoodA-side label of US vinyl releaseSingle by Rufusfrom the album Rags to Rufus B-sideSmokin' RoomReleasedJune 1974Recorded1974Genre Funk[1] funk rock[2] Length4:36 (album version)3:30 (single version)LabelABC RecordsSongwriter(s)Stevie WonderProducer(s)Bob Monaco and RufusRufus singles chronology Feel Good (1973) Tell Me Something Good (1974) You Got the Love (1974) Official audioTell Me Something Good on YouTube Tell Me Something Good is...

 

Cet article est une ébauche concernant la politique française et la Lorraine. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. Le conseil régional de Lorraine est jusqu'en 2015 l'assemblée élue de la région Lorraine. La Lorraine est depuis incluse dans la région Grand Est. Collectivités locales Meurthe-et-Moselle députés, sénateurs, conseillers généraux, conseillers régionaux, préfets. Meuse déput...

Railway station in Shropshire, England Telford CentralGeneral informationLocationTelford, Telford and WrekinEnglandGrid referenceSJ702093Managed byWest Midlands RailwayPlatforms2Train operatorsWest Midlands RailwayTransport for WalesAvanti West CoastOther informationStation codeTFCClassificationDfT category C2HistoryOpened12 May 1986[1]Passengers2018/19 1.198 million2019/20 1.191 million2020/21 0.205 million Interchange  1,3042021/22 0.698 million Interchange  3,85...

 

PROFILE • TALK • PICTURES • TO DO • SANDBOX • USEFUL LINKS Murderbike is semi-retired from Wikipedia so that he can concentrate on real life activities. He'll probably pop in once in awhile, but won't be anything like the contributor he was in the past. This page is a free speech zone, although I would appreciate courtesy. Do not remove comments of other users, even if you think they could be personal attacks. If they are bad enough, I will take care of them myself. Archives 1, 2, ...

 

This article includes a list of references, related reading, or external links, but its sources remain unclear because it lacks inline citations. Please help improve this article by introducing more precise citations. (July 2014) (Learn how and when to remove this message) District in Bavaria, GermanyErlangen-HöchstadtDistrict FlagCoat of armsCountryGermanyStateBavariaAdm. regionMiddle FranconiaCapitalErlangenGovernment • District admin.Alexander Tritthart (CSU)Area • ...

Gloria HemingwayHemingway (kanan) dengan saudaranya Patrick dan ayahnya Ernest di Finca Vigía, Kuba pada tahun 1942LahirGregory Hancock Hemingway(1931-11-12)12 November 1931Kansas City, Missouri, Amerika SerikatMeninggal1 Oktober 2001(2001-10-01) (umur 69)Key Biscayne, Florida, Amerika SerikatMakamKetchum CemeteryKetchum, Idaho, Amerika SerikatNama lainVanessaAlmamaterUniversitas Miami Medical School (MD)PekerjaanDokter, penulisSuami/istri Shirley Jane Rhodes ​ ​&#...

 

American model Heather KozarKozar in 2015Playboy centerfold appearanceJanuary 1998Preceded byKaren McDougalSucceeded byJulia SchultzPlayboy Playmate of the Year1999Preceded byKaren McDougalSucceeded byJodi Ann PatersonPersonal detailsBorn (1976-05-04) May 4, 1976 (age 48)Akron, Ohio, US[1]Height5 ft 8 in (1.73 m)[2] Heather Kozar (born May 4, 1976) is an American glamour model known as Playboy's Playmate of the Month for January 1998 and Playmate of the...

 

Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Oktober 2022. Patipasaung Sultan Abdullah adalah Pajung/Datu Luwu ke XVI yang memerintah pada tahun 1615-1637 M. Patipasaung merupakan anak kedua dari Andi Pattiware’, Datu Luwu pertama yang memeluk agama Islam. Ia memindahkan ibukota Kedatuan Luwu dari Malangke k...

Town in Aleppo, SyriaBizaah بزاعةTownBizaahLocation of Bizaah in SyriaCoordinates: 36°22′51″N 37°33′54″E / 36.3808°N 37.565°E / 36.3808; 37.565Country SyriaGovernorateAleppoDistrictal-BabSubdistrictal-BabControl Turkey Syrian Interim GovernmentPopulation (2004)[1]12,718Time zoneUTC+2 (EET) • Summer (DST)UTC+3 (EEST)GeocodeC1188 B'zaah (Arabic: بزاعة) is a town located 3 km (1.9 mi) east of the city of a...

 

Coppa Europa di lanci 20222022 European Throwing Cup Competizione Coppa Europa di lanci Sport Atletica leggera Edizione XXI Organizzatore European Athletics Date 12-13 marzo 2022 Luogo Leiria Discipline 16 (8 seniores e 8 under 23, maschili e femminili) Cronologia della competizione Spalato 2021 Leiria 2023 Manuale La Coppa Europa di lanci 2022 è stata la XXI edizione della Coppa Europa di lanci, disputatasi il 12 e 13 marzo a Leiria, in Portogallo. Alla manifestazione non hanno preso parte...

 

Medieval and post-medieval English financial documents Pipe rollsExtract from the 1194 Pipe rollLanguageMedieval Latin, Middle English, EnglishDate1129–1833ProvenanceEnglish ExchequerExchequer of IrelandSeriesPipe rollsGenreAccounting documentsSubjectRecords of the audits of the English Exchequer and Exchequer of IrelandPeriod covered1130–1833 The Pipe rolls, sometimes called the Great rolls[1] or the Great Rolls of the Pipe, are a collection of financial records maintained by the...

Resort hotel in West Virginia For other uses, see Greenbrier (disambiguation). The GreenbrierMain entrance in 2011General informationAddress101 Main Street WestTown or cityWhite Sulphur Springs, West VirginiaCountryUnited StatesOpenedSeptember 25, 1913OwnerJustice Family GroupGrounds11,000 acres (4,500 ha)Other informationNumber of rooms710Number of suites33Number of restaurants9Number of bars11Websitewww.greenbrier.com The GreenbrierU.S. National Register of Historic PlacesU.S. National...

 

Terremoto de Lima y Callao de 1586 8.1 en potencia de Magnitud de Momento (MW) 8.5 en escala de Richter (ML)ParámetrosFecha y hora 9 de julio de 1586, 19:00 (hora local).Coordenadas del epicentro 12°18′S 77°42′O / -12.3, -77.7ConsecuenciasZonas afectadas Lima, Callao y la costa peruana entre Trujillo y Caravelí.Víctimas 22 muertos.[editar datos en Wikidata] El terremoto de Lima y Callao de 1586 fue un sismo que ocurrió el 9 de julio de 1586 y causó la dest...