Katolikoen arabera, zeregin hori San Petri apostoluaren ondorengo izatetik datorkio, Kristoren ordezko baita lurrean (Vicarius Christi). Aulki Santuaren burua da (Sancta Sedes). Jatorriz "Pedroren ordezko" titulua zeukaten, baina 495. urteko sinodoaren ondoren Gelasio I.a aita santuak "Kristoren ordezko" titulua sortu zuen, Pedroren ondorengoak Elizako patriarken gainean zuen estatusa agertarazteko. Aita santu titulua Martzelinok erabili zuen lehen aldiz 304. urtean. XI. mendetik aurrera, titulua Erromako apezpikuarentzako bihurtu zen soilik (Gregorio VII.aren ondoren). Aita santuek garrantzi oso handia dute, gehien iraun duen egitasmoetarikoa delarik Egoitza Santua.[5] Garai zaharretan, aita santuek Kristautasuna hedatzen lagundu zuten, bai eta doktrina-arazo ezberdinen konponbideak bilatu zituzte ere.[6]Erdi Aroan, funtsezko funtzio sekularra bete zuten Europako Ekialdean, erregekatolikoen arteko jokozain modura, askotan.[7][8][9] Gaur egun, fede kristauaren zabaltzearen defentsaz gain (bai eta doktrina kristauarena ere), aita santuak ekumenismoan, erlijioen arteko elkarrizketetan, karitatean eta giza eskubideen defentsan lan egiten dute.[10][11]
Historiako zenbait tartetan aita santutzak garrantzia edukiaz at botere tenporala eduki du, garai hartako gobernante ezberdinekin berdinen arteko erlazioa lortu zelarik, botere sekularrari dagokionez. Halere, azken mendeetan, botere tenporal hau murrizpen joan da gaur egun ia modu esklusiboan afera erlijiosoetara mugatzen delarik aita santutza.[6] Modu kontrajarrian, aita santuek botere eta autoritate espirituala geroz eta handiagoa izan da, denbora zehar, 1870. urteanAita Santuaren hutsezintasunarendogmaren aldarrikatzearekin gorenera iritsiz, moralaren edo fedearen inguruko definizio formal bat eskaintzeko aita santuak ex catedra hitzegiten dueneko kasu puntual horietarako (literalki, "Petriren aulkitik").[6] Gaur eguneraino, Aita Santua mundu osoko pertsonarik boteretsuenetarikoa konsideratzen da, 1,300 milioi katoliko baino gehiagoren influente diplomatiko, kultural zein espiritual izatearen ondorioz.[12][13] Era berean, mundu osoko eta Gobernu baten kide ez den hezkuntza-hornitzaile nagusia da, bai eta osasun-hornitzaile handi[14] zein karitate-sare izugarriduna.
Aita santua kardinalek Kapera Sixtinoan osatutako konklabean erabakitzen da. Behin hautaketa egin eta gero, jendaurrean iragartzen da, Habemus Papam formula erabiliz.
Historia
Titulua eta etimologia
Ingeleseko pope terminoa greziarreko πάππας (páppas)-etik dator, "aita" esanahaia duena. Kristautasunaren lehen mendeetan, titulu hau apezpiku eta bestelako elizjende zahar guztiei jartzen zitzaien, bereziki ekialdean,[15]XI. mendean Erromako Apezpikuaren titulu bereizgarria bilakatu zen arte.[16][17][18][19][20] Gaur egun duen konnotazioarekin Aita Santu titulu bereizgarri modura eduki zuen lehen gizona garai hartarako jada hilik zegoen Alexandriako Heraclas dugu (232–248).[21] Ingeleseko pope terminoaren lehen erabilerara ailegatzeko, X. mendearen erdi-alderaino bidaiatu beharko dugu, non Vitalianori egingo zaion erreferentzia, VII. mendeko Aita Santu erromatarrari, Beda-renHistoria ecclesiastica gentis Anglorum obraren Ingeles Zaharrean dagoen itzulpen batean.[22]
Elizaren barruko kokapena
Eliza Katolikoak esaten duen legez, ekintza pastorala (Elizaren artzaintza, nolabait esatearren) apostoluek burutzen zuten, Petri buru zuten talde edo "eskola" bat osatzen zutenak. Gaur egun, talde hori apostolu hauen ondorengoek osatzen dute, apezpikuek, Erromako Apezpikua (Aita Santua) buru bezala.[23] Hemendik, hain zuzen ere, eratortzen da aita santuaren beste izenetako bat: goreneko apezpiku edo, latinez, pontifex maximus.
I. mendeko eta II. mendearen hasierako dokumentuen arabera, Erromako Apezpikuak nolabaiteko nagusitasuna zuen Elizaren barruan, Antiokiako hiriko apezpikuak (edo aitalehenak) Erromako Apezpikua "berdinen arteko nagusi" modura deskribatu zuen,[34]nagusitasun horrek zer eman nahi duen aditzera, gaur eguneraino, ezjakina den arren.[35]
Kristautasun goiztiarra (c. 30–325)
Hasiera batean bada ere, "apezpiku" eta "presbitero" sinonimotzat hartzen ziren.[36]Lehen eta bigarren mendeen artean, maila lokaleko eliztarrak apezpiku eta presbiteroek kontrolatzen zituzten, bi karguen arteko solapazio bar sortuz.[37] Batzuren ustez, "ez dago aurkituko, Erroman, apezpiku 'monarkikorik' II. mendearen erdialdetik atzera... eta seguraski beranduago [joan beharko gara hura aurkitzeko]".[38] Beste jakitun batzuen ustez, bestalde, eta Ignazio Antiokiakoak zein San Irineok idatzita utzi zuten Aita Santuen ondorengotza-lerroari erreferentzia eginez, aipaturiko posizio honekiko modu kontrajarrian azalduko dira.[39] Dena dela, aipagarria da ere aipaturiko bi apezpikuen helburua, erregistro 'historiko' horiek idazterakoan, Aita Santuen etengabeko ondorengotza-lerro bat erakustea bazen, zentzua dauka pentsatzeak halako idazleek euren ideien defentsarako erregistroa burutuko luketela. Hala, esan beharra dago ez dagoela objektiboa den dokumentu substantzialik honen inguruan. Aipaturiko ondorengotza-lerroaren defentsan, aipagarria da, lehenengo elizbatzar ekumenikoetan ere, elizbatzarrak Erromako Apezpikuei aitortzen dien garrantzi berezia.[40]
↑Collins, Roger. Keepers of the keys of heaven: a history of the papacy. Introduction (One of the most enduring and influential of all human institutions, (...) No one who seeks to make sense of modern issues within Christendom – or, indeed, world history – can neglect the vital shaping role of the popes.) Basic Books. 2009. ISBN978-0-465-01195-7
↑ abcWetterau, Bruce. World history. New York: Henry Holt & co. 1994.
↑Faus, José Ignacio Gonzáles. "Autoridade da Verdade – Momentos Obscuros do Magistério Eclesiástico". Capítulo VIII: Os papas repartem terras – Pág.: 64–65 e Capítulo VI: O papa tem poder temporal absoluto – Pág.: 49–55. Edições Loyola. ISBN85-15-01750-4. Embora Faus critique profundamente o poder temporal dos papas ("Mais uma vez isso salienta um dos maiores inconvenientes do status político dos sucessores de Pedro" – pág.: 64), ele também admite um papel secular positivo por parte dos papas ("Não podemos negar que intervenções papais desse gênero evitaram mais de uma guerra na Europa" – pág.: 65).
↑istória das Religiões. Crenças e práticas religiosas do século XII aos nossos dias. Grandes Livros da Religião. Editora Folio. 2008. Pág.: 89, 156–157. ISBN 978-84-413-2489-3
↑O'Connor, Daniel William (2013). "Saint Peter the Apostle". Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. p. 5. [M]any scholars… accept Rome as the location of the martyrdom and the reign of Nero as the time.
↑Zeitschr. fur Kirchengesch. (in German), 1901, pp. 1 sqq., 161 sqq
↑The Secrets of the 12 Disciples, Channel 4, transmitted on 23 March 2008.
↑"From an historical perspective, there is no conclusive documentary evidence from the 1st century or the early decades of the second of the exercise of, or even the claim to, a primacy of the Roman bishop or to a connection with Peter, although documents from this period accord the church at Rome some kind of pre‑eminence" (Emmanuel Clapsis, Papal Primacy, Orthodoxy in Conversation-eko erauzkina (2000), p. 110); and "The see of Rome, whose prominence was associated with the deaths of Peter and Paul, became the principle center in matters concerning the universal Church" (Clapsis, p. 102). The same writer quotes with approval the words of Joseph Ratzinger: "In Phanar, on 25 July 1976, when Patriarch Athenegoras addressed the visiting pope as Peter's successor, the first in honor among us, and the presider over charity, this great church leader was expressing the essential content of the declarations of the primacy of the first millennium" (Clapsis, p. 113).
↑Oxford Dictionary of the Christian Church, (1997) 2005eko edizio berritua, 211.orria : "It seems that at first the terms 'episcopos' and 'presbyter' were used interchangeably".
↑CambridgeHistory of Christianity, lehenengo bolumena, 2006, "The general consensus among scholars has been that, at the turn of the first and second centuries, local congregations were led by bishops and presbyters whose offices were overlapping or indistinguishable."
↑Chadwick, Henry. OxfordHistory of Christianity, Oxford University Press: "Towards the latter part of the 1st century, Rome's presiding cleric, named Clement, wrote on behalf of his church to remonstrate with the Corinthian Christians who had ejected clergy without either financial or charismatic endowment in favor of a fresh lot; Clement apologized not for intervening but for not having acted sooner. Moreover, during the 2nd century the Roman community's leadership was evident in its generous alms to poorer churches. About 165, they erected monuments to their martyred apostles, to Peter in a necropolis on the Vatican Hill, to Paul on the road to Ostia, at the traditional sites of their burial. Roman bishops were already conscious of being custodians of the authentic tradition of true interpretation of the apostolic writings. In the conflict with Gnosticism Rome played a decisive role, and likewise in the deep division in Asia Minor created by the claims of the Montanist prophets."