1645ean, Inozentzio X.a aita santuak S. Cosma e Damianoko kardenal diakono izendatu zuen. Bi urte beranduago Graziako Signatura Apostolikoko prefektu izendatua izan zen, eta 1658anFerrarako hiri eta lurraldeko legatu, toki hauetan gosete latz bat jasaten ari zenean. Aita Santuak "behartsuen aita" bezala aurkeztu zuen.
1650ean Odescalchi Novarako gotzain izendatua izan zen, kargu honetan, bere egoitzako irabazi guztiak diozesian behartsuei eta gaixoei laguntzeko gastatu zituelarik. Aita Santuaren baimenarekin kargua uztea erabaki zuen 1656an. Jada Erroman, zenbait kongregaziotako kontsultorea izan zen, eta 1659an bere kardenal diakono kargua S. Onofrio tituluagatik aldatu zuen. Hurrengo urtean Kolegio Kardenaliziokokamarlengo izendatua izan zen.
Luis XIV.a Frantziako erregeak, bere oposizioa gogorra bazen ere, azken honetan kardenalen eta erromatar herriaren borondatearen aurrean amore eman behar izan zuen. Kardenal frantziarrei oso betebehar garbia eman zien erregeak. Berriz ere bere errege eragina erabili nahi zuen Odescalchiren hautaketaren aurrean. Baina honen ordez, kardenalek eta erromatar herriak Odescalchi euren aita santu bezala nahi zutela ikusirik, zehazki frantziar kardenalei aginduak eman behar izan zizkien (aipaturiko Gondi Retzekoa, Emmanuel Théodose de la Tour d'Auvergne Bouillongoa, S. Lorenzo in Panisperma titulua zuena, Cesar d'Estrées, SS. Trinitá al Monte Pincio tituluduna eta Laongo gotzaina zena, eta Pierre de Bonzi, S. Onofrio tituluduna eta Toulouseko artzapezpikua zena) Odecalchiren hautaketaren aurka boto ez zezaten. 1676koirailak 21ean, konklabean 21 egun eman ondoren, Odescalchi aita santu aukeratua izan zen. Hurrengo urriak 4an Vatikanoko Basilika Patriarkalean koroatu zuen Francesco Maidalchini kardinalak, S. Maria in Via Latako protodiakonoa zena.