Tortura

Inkisizioa homosexual bat torturatzen. XVIII. mendeko irarlana.

Tortura gizaki edo animalia bati nahita min fisiko edota psikologikoa eragitea da.

Helbururik ohikoena biktimaren edo hirugarren lagun baten aitorpena edo informazioa lortzea izaten da. Beste helburu batzuk biktima pertsona gisa ezeztatzea edo torturatzaile sadikoaren entretenimendu gisa erabiltzea izaten dira.

Torturatzean, oinazea hainbat eratara eragiten da. Oinaze fisikoa eragiteko: kolpeak, hezurrak haustea, muskuluak urratzea, zulaketak, mozketak, deskarga elektrikoak, sua, muturreko tenperaturen erabilera, produktu kimikoak jatera bultzatzea, bortxaketak, loaren debekua, postura deserosoak, eta abar. Oinaze psikologikoa eragiteko, berriz, gabetze sentsoriala, isolamendua edo gezurrezko exekuzioak erabili ohi dira.

Tortura munduan

Amerikako Estatu Batuetan, ez da legezkoa izan tortura. Hala ere, tortura baimentzen den salbuespen eremuak sortu dira, ezagunena Kubako Guantanamo esparru eta atxilotze zentroa. Bertan, askotariko tortura metodoa aplikatu dira, Barack Obamak debekatu zuen arren. Gatibuekin erabiltzen diren torturak Abu Zabaydahek marraztu zituen, bertan legez kanpo 2006tik atxilotu eta torturatuak, 40 ilustrazio xehetan.[1]

Tortura eta tratu txarren ikerketa Euskal Herrian 1960-2014 aldian (Iturria: Berria)

Tortura Euskal Herrian

Sakontzeko, irakurri: «Tortura Euskal Herrian»

Euskal Herriko ingurugiro gatazkatsuaren barnean, tortura kasuak ugariak izan dira, dela Francoren diktaduraren garaian, dela trantsizio garaiaz geroztik. Euskal Memoria Fundazioak hainbat garaitako 4.716 tortura testigantza dokumentatu ditu, torturaren «iraunkortasunaren eta zigorgabetasunaren» erakusgarri.[2] EHUk Eusko Jaurlaritzarentzat egindako ikerketa batek 4.113 kasu ziurtatu zituen, Espainiako Poliziaren 1.792, Guardia Zibilaren 1.785, eta Ertzaintzaren 336[3].

1980ko hamarkadan, euskal gizartean oihartzun handia izan zuten tortura kasu andana gertatu zen, ETAren eta Komando Autonomoetako kideen edo ustezko kideen aurka, besteak beste. Mikel Zabaltza gazte orbaiztarraren kasua ezaguna izan zen, Guardia Zibilak atxilotu ondoren, hilda agertu baitzen Bidasoa ibaian, eskuak eskuburdinez lotuta zituela. Polizien arabera ihes egin bazuen ere, aurrerago torturaren ondorioz hil zutela jakin zen, Zabaltzak biriketan zuen ura zela eta, besteren artean.[4][5][6]

1981eko otsailaren 13an Joxe Arregi Izagirre etakidea hil zen Madrilgo (Espainia) ospitale batean, egin zizkioten torturen ondorioz.[7] Hiltzear zegoela, Oso latza izan da esaldi ezaguna esan zien gela berean zeuden PCE (r)-ko bi kideri. Haren omenez, torturaren aurkako Euskal Herriko kolektibo batzuek Torturaren aurkako eguntzat dute otsailaren 13a.[8]

1980ko hamarkadatik aurrera, ETAri aurre egiteko asmoa azalduz, atxilotuen inkomunikazioa ahalbidetzen duen legea dago indarrean Espainian, Lege antiterrorista gisa ezagutzen dena. Horren arabera, "terrorismo" gaiekin lotutako atxilotuak bost egunez egon daitezke poliziaren eskuetan, epailearen aurretik pasa arte.[9] Lege hori nazioarteko hainbat erakundek salatu dute hainbatetan, "tortura errazten duelako".[10][11] Inkomunikazio egoera hori egun gehiagotara luza dezake epaileak, espetxean modu horretara egoteko. Lege hori, ETAko ustezko kide edo laguntzaileez gain, ezker abertzaleko edota beste sektore batzuetako lagunei (Euskaldunon Egunkariko langile eta buru batzuei, esaterako) ezarri zaie Euskal Herrian.

1990eko eta 2000ko hamarkadan ere tortura kasuak izan ziren, batzuk besteak baino ezagunagoak. Ospetsuenen artean, Unai Romano gasteiztarraren kasua dago.[12] Hedabideetan Romanoren aurpegia erabat ubeldua erakusten zuten argazki batzuk erakutsi ziren. Epaitegiek, beste batzuetan gertatu bezala, salaketa atzera bota zuten eta Romanoren aurka ekin zuten. Martxelo Otamendi Berriako zuzendariaren kasua ere aipagarria da.[13] Kasu horretan, Otamendi inkomunikazio egoeratik atera berria zegoela, ETBko kameren aurrean salatu zuen Goardia Zibilak torturatu zuela. Espainiako estatuak bere tortura salaketa ikertzen ez zuela-eta, Otamendik Europako Giza Eskubideen epaitegira jo zuen.[14]

Torturaren Aurkako Taldeak bildutako datuen arabera, 733 euskal herritar torturatu zituzten 2000. urtetik 2012ra bitartean.[15] 2010eko abenduan lau guardia zibil 4 urtera arteko espetxe zigorrera zigortu zituen Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak 2008an Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik.[16] Torturen ondorioz, Igor Portuk 27 egun eman zituen Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean.[17]

2012ko otsailaz geroztik (ETAk ekintza armatuak behin betiko utzi eta hilabete gutxira), tortura salaketarik ez du jaso Torturaren Aurkako Taldeak (TAT). Aurrerakada historikoa den arren, inkomunikazioa oraindik indarrean denez, tortura amaitutzat ezin dela jo adierazi zuen TATek.[15]

2014ko abenduaren 9an, Herria 2000 Elizak, Euskal Herriko Apaizen Koordinadorak eta Kristau Elkarte Herritarrak bilkura egin zuten Gasteizen Euskal Elizari, eta gotzainei, tortura gaitzesteko eskatzeko[18].

Tortura isilaraztea

Espainiako justizia sistema hainbatetan saiatu da tortura salaketak isilarazten, tortura salatzen zutenak epaitegian salatuz edota tortura deitoratzen zuten buruzagi politikoen aurka eginez. Esaterako, Arnaldo Otegik, 2003an Espainiako erregea "torturatzaileen buruzagia" zela salatzeagatik, urtebeteko espetxe zigorra jaso zuen; baina, 2011n, Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Espainia zigortu zuen, Otegiren adierazpen askatasuna urratzeagatik.[19]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-05-22). «El «prisionero eterno» de Guantánamo ilustra en dibujos las torturas de la CIA» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  2. Jokin SAGARZAZU: «Ilunpean korapiloak askatzen»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2012-11-30.
  3. Berria.eus. «4.113 tortura kasu jaso dituzte Eusko Jaurlaritzarentzat EHUk egindako txostenean» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-12-18).
  4. El análisis del agua que contenían los pulmones de Zabalza ratifica que murió ahogado en el Bidasoa El País, 1986ko urtarrilaren 9a
  5. Extraña muerte en el Bidasoa. El gran amañador en el 'caso Zabaltza' El País, 1996ko maiatzaren 13a
  6. Un informe del Cesid confirma que Zabalza murió en Intxaurrondo El Mundo, 1997ko apirilaren 15a
  7. El informe forense reconoce que José Arregui fue torturado El País, 1981eko otsailaren 17a
  8. 13 de Febrero, dia contra la tortura en Euskal Herria, Aniversario del asesinato de Joxe Arregi 2006ko otsailaren 10a
  9. Medidas antiterroristas en España Human Rights Watch, 2004ko urtarrila
  10. Amnistía Internacional denuncia la ley antiterrorista El País, 1982ko abenduaren 15a
  11. NBEko errelatoraren txostena 2004ko otsailaren 6a
  12. Unai Romanoren tortura salaketa
  13. Martxelo Otamendiren tortura salaketa
  14. Otamendik Espainia Europan salatu du, jasotako torturak ez ikertzeagatik,[Betiko hautsitako esteka] Berria, 2008ko irailaren 14a
  15. a b «Urtebeteko arnasa»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2013-02-22.
  16. Lau guardia zibil zigortu ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Portu eta Sarasola torturatzeagatik, berria.info, 2010eko abenduaren 30a
  17. Condenados a varios años de prisión cuatro guardias civiles por las torturas a Portu y Sarasola, gara.net, 2010eko abenduaren 30a
  18. «Tortura salatzeko eskatu diete Elizako hainbat taldek gotzainei», EiTB, 2014-12-09
  19. Estrasburgok Espainia zigortu du, Otegiren adierazpen askatasuna urratzeagatik,[Betiko hautsitako esteka] berria.net, 2011ko martxoaren 15a

Kanpo estekak

Read other articles:

Dari beberapa Gereja Rasuliah yang sudah ada di Indonesia, Gereja Nasrani Indonesia (GNI) hadir di abad 21 ini dengan membawa ajaran yang unik yang berasal dari beberapa Gereja Kuno yang mewariskan ajaran Yesus awal. Sejarah Terbentuknya GNI Garis besar terbangunnya jemaat kuno sampai di abad 21 Berikut ini adalah sekelumit sejarah bagaimana ajaran Jemaat Perdana bisa mengalir dari abad 1 sampai 21 dan sampai di Bumi Nusantara. Dengan otoritas dari Yesus dan semangat menginjil ke berbagai ban...

 

Localised community within a larger area For other uses, see Neighbourhood (disambiguation). EkisticsShinjuku skyscrapers (foreground) and Mount Fuji (background) in Tokyo, the world's most populous city List of largest cities List of cities proper by population density Conurbation Megacity Megalopolis Settlement hierarchy  Cities portalvte The Chelsea neighbourhood of Manhattan in New York City A neighbourhood (Commonwealth English) or neighborhood (American English) is a geographic...

 

League of Ireland 1994-1995 Competizione League of Ireland Premier Division Sport Calcio Edizione 74ª Organizzatore League of Ireland Luogo  Irlanda Partecipanti 12 Formula Girone all'italiana Risultati Vincitore  Dundalk(9º titolo) Retrocessioni  Cobh Ramblers Monaghan Utd Statistiche Miglior marcatore John Caulfield (16)[1] Cronologia della competizione 1993-1994 1995-1996 Manuale La stagione 1994-1995 è stata la settantaquattresima edizione della League...

أوراق العشب (بالإنجليزية: Leaves of Grass)‏  والت ويتمان في 35 من عمره واجهة لكتاب أوراق العشب. حفر الفولاذ لصموئيل هولير من داجيرية مفقودة لجبريل هاريسون معلومات الكتاب المؤلف والت ويتمان  البلد الولايات المتحدة الأميركية اللغة الإنجليزية الناشر الذات تاريخ النشر 4 يوليو 185...

 

2019 film score by John Williams Star Wars: The Rise of Skywalker – Original Motion Picture SoundtrackFilm score by John WilliamsReleased December 18, 2019 (2019-12-18) (digital) December 20, 2019 (2019-12-20) (physical) RecordedJuly–November 18, 2019StudioSonyGenreSoundtrackLength76:33LabelWalt DisneyProducerJohn WilliamsJohn Williams chronology Solo: A Star Wars Story(2018) Star Wars: The Rise of Skywalker – Original Motion Picture Soundtrack(2019) Th...

 

Province of the Netherlands This article is about the Dutch province. For other uses, see South Holland (disambiguation). Province in NetherlandsSouth Holland Zuid-Holland (Dutch)Province FlagCoat of armsMotto(s): Vigilate Deo confidentes (Latin)Watch, trusting in GodAnthem: Lied van Zuid-Holland (Dutch)Song of South HollandLocation of South Holland in the NetherlandsTopography map of South HollandCoordinates: 52°00′N 4°40′E / 52.000°N 4.667°E࿯...

Si ce bandeau n'est plus pertinent, retirez-le. Cliquez ici pour en savoir plus. Cet article peut contenir un travail inédit ou des déclarations non vérifiées (décembre 2016). Vous pouvez aider en ajoutant des références ou en supprimant le contenu inédit. Voir la page de discussion pour plus de détails. Le romantisme écossais est un mouvement artistique, littéraire et intellectuel apparu en Écosse entre la fin du XVIIIe et le début du XIXe siècle. Il fait partie du mouveme...

 

Військово-музичне управління Збройних сил України Тип військове формуванняЗасновано 1992Країна  Україна Емблема управління Військово-музичне управління Збройних сил України — структурний підрозділ Генерального штабу Збройних сил України призначений для планува...

 

Voce principale: Sportverein Stuttgarter Kickers. Sportverein Stuttgarter KickersStagione 1985-1986Sport calcio Squadra Kickers Stoccarda Allenatore Dieter Renner 2. Bundesliga6º posto Coppa di GermaniaPrimo turno Maggiori presenzeCampionato: Cimander (38)Totale: Cimander (40) Miglior marcatoreCampionato: Merkle (15)Totale: Merkle (15) StadioKickers-Stadion Maggior numero di spettatori18 000 vs. Osnabrück Minor numero di spettatori2 200 vs. Eintracht Braunschweig Media spett...

الدوري التشيكوسلوفاكي 1936–37 تفاصيل الموسم الدوري التشيكوسلوفاكي  [لغات أخرى]‏  النسخة 32  البلد تشيكوسلوفاكيا  التاريخ بداية:23 أغسطس 1936  نهاية:17 مايو 1937  المنظم اتحاد جمهورية التشيك لكرة القدم  البطل سلافيا براغ  عدد المشاركين 12   الدوري التشيكو�...

 

جائزة أبوظبي للأداء الحكومي المتميزمعلومات عامةالبلد  الإمارات العربية المتحدة مقدمة من مكتب برنامج أبوظبي للتميزالمكان أبوظبيأول جائزة 2007آخر جائزة 2013تعديل - تعديل مصدري - تعديل ويكي بيانات جائزة أبوظبي للأداء الحكومي المتميز هي جائزة حكومية تُسند كل سنتين منذ 2007 من ق...

 

Financial crisis leading to economic depression in Europe and North America A bank run on the Fourth National Bank No. 20 Nassau Street, New York City, from Frank Leslie's Illustrated Newspaper, 4 October 1873 The Panic of 1873 was a financial crisis that triggered an economic depression in Europe and North America that lasted from 1873 to 1877 or 1879 in France and in Britain. In Britain, the Panic started two decades of stagnation known as the Long Depression that weakened the country's eco...

Il simbolo internazionale per i materiali riciclabili (Unicode U+267B) Con Zero rifiuti o Rifiuti Zero (in inglese Zero Waste) si indica una strategia di gestione dei rifiuti che si propone di riprogettare la vita ciclica dei rifiuti considerati non come scarti ma risorse da riutilizzare come materie prime seconde, contrapponendosi alle pratiche che prevedono necessariamente processi di incenerimento o discarica, e tendendo ad annullare o diminuire sensibilmente la quantità di rifiuti da sma...

 

Unipotent stem cell in the bone marrow MyeloblastMyeloblastIdentifiersTHH2.00.04.3.04002 FMA83524Anatomical terms of microanatomy[edit on Wikidata] The myeloblast is a unipotent stem cell which differentiates into the effectors of the granulocyte series. It is found in the bone marrow. Stimulation of myeloblasts by G-CSF and other cytokines triggers maturation, differentiation, proliferation and cell survival.[1] Structure Human Myeloblasts Myeloblasts reside extravascularly in th...

 

سامينغ 三明市  خريطة الموقع تقسيم إداري البلد  الصين[1] التقسيم الأعلى فوجيان  خصائص جغرافية إحداثيات 26°15′57″N 117°37′49″E / 26.2658°N 117.63017°E / 26.2658; 117.63017   [2] المساحة 22929 كم² السكان التعداد السكاني 2503388 نسمة (إحصاء 2010) الكثافة السكانية 112.3 نسمة/كم2 معلوم...

Innlandet fylke Innlandet Fylke Gudbrandsdalen Innlandets fylkesvapen Land  Norge Koordinater 61°30′N 10°40′Ö / 61.500°N 10.667°Ö / 61.500; 10.667 Residensstad Hamar Area 52 072,4 km² (2020)[2]  - land 52 072,4 km² (2020)[2]  - vatten 2 676,52 km² Folkmängd 371 054 (2019) Befolkningstäthet 7 invånare/km² Grundad 2020-01-01  - Ersätter Hedmark fylkeOppland fylke ...

 

Septuaginta(Bibbia dei Settanta)Titolo originaleSeptuaginta (titolo latino) Settanta: una pagina del Codex Vaticanus AutoreTraduzione in greco di 72 sapienti di Alessandria d'Egitto 1ª ed. originaleIII secolo a.C. Generetesto sacro Lingua originalegreco Modifica dati su Wikidata · Manuale La Versione dei Settanta (dal nome latino Septuaginta; indicata pure con LXX o Ο'[1] ovvero 70 secondo la numerazione latina o greca) è la versione dell'Antico Testamento in lingua greca. Es...

 

2008 film by Shafi LollyPop redirects here. For the American singer, see Lolly Pop. For other uses, see Lollipop (disambiguation). LolliPopPromotional posterDirected byShafiWritten byBenny P. NayarambalamProduced byAnto JosephBenny P. NayarambalamShafiStarringPrithviraj SukumaranKunchacko BobanJayasuryaRomaCinematographyAlaggappan. NEdited byHariharaputhran K.PMusic byAlex PaulProductioncompanyA. B. S. CombinesDistributed byMulakuppadam ReleaseRelease date 21 December 2008 (200...

Enzyme found in humans RPS6KA2IdentifiersAliasesRPS6KA2, HU-2, MAPKAPK1C, RSK, RSK3, S6K-alpha, S6K-alpha2, p90-RSK3, pp90RSK3, p90RSK2, ribosomal protein S6 kinase A2External IDsOMIM: 601685; MGI: 1342290; HomoloGene: 100680; GeneCards: RPS6KA2; OMA:RPS6KA2 - orthologsGene location (Human)Chr.Chromosome 6 (human)[1]Band6q27Start166,409,364 bp[1]End166,906,451 bp[1]Gene location (Mouse)Chr.Chromosome 17 (mouse)[2]Band17 A1|17 4.7 cMStart7,437,514 bp[2...

 

Luka MezgecMezgec al Giro di Slovenia 2023Nazionalità Slovenia Altezza183[1] cm Peso72[1] kg Ciclismo SpecialitàStrada, mountain biking Squadra Jayco AlUla CarrieraSquadre di club 2010Zheroquadro Radenska2011-2012Sava2013 Argos-Shimano2014-2015 Giant2016-2017 Orica2018-2020 Mitchelton2021-2022 BikeExchange2023- Jayco AlUla Nazionale 2012- Slovenia Statistiche aggiornate al 23 luglio 2023 Modifica dati su Wikidata · Manuale Lu...