Espainiako Alderdi Komunista (berrosatua)

Partido Comunista de España (reconstituido)
PCE(r)
Sorrera1975
Desegitea20031
Ideologia politikoaMarxismo-Leninismoa
Maoismo historikoa
www.antorcha.org
1 Espainian legez kanporatu zuten.

Espainiako Alderdi Komunista (berrosatua)gaztelaniaz Partido Comunista de España-reconstituido, PCE (r)Espainiako alderdi politiko marxista-leninista bat da. Bere buruzagi historikoa egun Espainian espetxeraturik dagoen Manuel Pérez Martínez Camarada Arenas da. Gaur egun alderdi ilegala da Espainian, eta hainbat kide ditu espetxean. Hego Euskal Herrian ere egiturak ditu (Gasteizen eta Bizkaiko Ezkerraldean izan du historikoki presentzia); 1981ean Kepa Crespo PCE (r)-ko euskal presoak bizia galdu zuen gose greban.

Bere adierazpen organoak Resistencia eta Antorcha dira.

Historia

1968an Espainiako Alderdi Komunistatik (PCE) ateratako militante batzuek OMLE erakundea (Espainiako Marxista-Leninisten Erakundea) sortu zuten, PCEren nazio adiskidetze politikarekin bat ez zetozelako. Era berean, garai hartan Sobietar Batasuneko ildoa errebisionistatzat jo zuten. 1975ean PCE (r)-ren Sortze Kongresua burutu zuten.

PCE (r) alderdiak ez du inoiz bere burua legeztatu, Espainiako erregimena "faxista" bezala definitzen duelako. PCE(r)-ko 3.000 bat kide atxilotu dituzte 1975etik, askotan GRAPOrekin zerikusia izatearen akusaziopean. Bere militante batzuk, era berean, indar polizialek hil zituzten, Juan Carlos Delgado de Codes eta Francisco Javier Eizagirre, esaterako. 2003ko apirilean Espainiako Auzitegi Nazionalak PCE(r)-ren jarduera bertan behera utzi zuen. Alderdien Legea erabiliz, GRAPOrekin batera erakunde terrorista bera osatzen zuela baieztatu zuen (GRAPO-PCE(r) delakoa).

Ideologia

Bere helburua Espainian herri errepublika bat ezartzea da, bertan kapitalismoa gainditu, sozialismoari bideak ireki eta gizarte komunista eraiki ahal izateko. Honekin batera, Kanariar irlen independentzia eta Zeuta nahiz Melillak Marokorekin bat egitea (koloniatzat jotzen dituelako), eta Katalunia, Galizia eta Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen du.

Kanpo estekak