Sir Edmund Barton (Glebe, Sydney, 1849ko urtarrilaren 18a – Medlow Bath, Hegoaldeko Gales Berria, 1920ko urtarrilaren 7a), Australiako politikaria eta epailea izan zen, herrialdeko estreinako Lehen Ministroa eta Auzitegi Gorenaren sortzaileetakoa.
Kargu horiek direla-eta, Australian aberri-ikur bilakatu da Barton. Bere ekarpen nagusia 1890eko hamarkadan federakuntza-mugimenduaren lidergoa izan zen. Lehendabiziko hauteskundeetan (1901) hautaturik irtenda, bi urte geroago utzi zuen kargua Australiako Auzitegi Goreneko kide bihur zedin.