Augustin Anabitarte 1891koazaroaren 20an jaio zen, Donostian; jaiotza agirian Agustin Felix Anabitarte Yrazu agertzen da izendatua.[2] Ama Josefa Antonia Irazu Lasa[3] izan zuen, Aginagakoa (Usurbil, Gipuzkoa) eta aita Santos Kandido Ramon Anabitarte Oa,[4]Altzakoa (Gipuzkoa). Augustin seigarren senidea zen, zortziko familia batean.[5] Hiru anai-arreba zaharrenak Altzan jaioak zirenez, pentsatzekoa da familia Donostiara aldatu zela bizi izatera 1886tik aurrera.
Bizitza
Juana Lasurtegi Alberdi[6] donostiarrarekin ezkondu zen; hiru seme-alaba izan zituzten: Eustakio, Agustin eta Juanita.[7]
Merkataritza eremuko ikasketak eginik, gazterik hasi zen lanean Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialean, ardura apaleko zereginetan hasieran, baina gora eginez, zuzendariorde izateraino.[8]
Literatura kritikariek Anabitarte poetatzat hartzen ez badute ere, zenbait poema argitaratu zituen:
1922an, BaionakoGure Herria aldizkarian «Itsasoa non den» poema kaleratu zen, Donostiatik begiratutako eguzki sartzeari buruzkoa.[9]
1922an, «Igaro da gau-illa» poema txertatu zuen, Sabin Aranaren heriotzaren hemeretzigarren urteurrenean Euzkadi egunkarian argitaratutako «¡Gixaxoa!» aipamenaren barruan.[10]
1925ean, «¡Aguŕ, Axulaŕ!» izeneko poema plazaratu zuen, Donostiako Argia aldizkarian, urte hartako irailaren 17an Saran egitekoa zen «Axular jaia» zela eta.[11]
1927an, lau poema argitaratu zituen Euzkadi egunerokoan, izenburu hauekin: «Andregaiaren etxea», «Elene'ren ezkon miña», «Letxa'ko txistularia» eta «Geizi zalea»; lehenengo biak, amodiozkoak, beste biak jostalariak.[12]
Artikuluak
1918tik aurrera, artikuluak argitaratzen hasi zen Euskal-Esnalea aldizkarian.[13] Hastapenena, hizkuntza gaiak aztertu zituen zenbait artikulutan,[14][15] baita kirol kontuak ere, bereziki igeriketa.[16]
Anabitartek zenbait ardura izan zuen Euskal-Esnalearen barruan, besteak beste diruzain izan baitzen;[17] aldizkariaren ordezkari ere izan zen, Lekarozko ikastetxean gazteentzat udan antolatzen zen euskarazko ikastaldiaren amaieran.[18]
Euskaltzain urgazle izendatu zuten Anabitarte, 1959ko uztailaren 30ean. Izendatua izan aurretik, baina, akademiarekin lotura estuak izan zituen, besteak beste, 1922an euskararen batasunari buruz Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldietan parte hartu baitzuen. Haren hitzaldian, hizkuntzaren batasunaren alde egin zuen sutsu.[19]
1922an baita ere, aipamen labur bat argitaratu zuen Euzkadi egunkarian, azaroaren 25eko alean, Sabin Arana hil zela eta hemeretzigarren urteurrenaren harira, «¡Gixaxoa!» izenburuaz.[10] Aipamen horren barruan zegoen «Igaro da gau-illa» izeneko poema.
1923ko urtarrilean, artikulu bat argitaratu zuen Bilboko Euzkadi egunkarian, «Einstein’en ustariak» izenburuaz, hiru ataletan banatuta.[20][21][22]Albert Einsteinek 1915ean formulatutako erlatibitatearen teoria era erraz eta ulergarri batean azaltzen saiatzen da, zientzietan aditu ez direnentzat. Fernando PlazaolaEHUko irakasle eta ikertzailearen iritziz, Einsteinek bere teoriak plazaratu eta zazpi urte geroago, «zientzietan aditua ez zen Agustin Anabitarte gai izan zen kontu batzuk era oso txukun eta jasoan idazteko». Era berean, honela laburtu zuen Anabitartek idatzitako artikulua: «ezin ahantz dezakegu fisikari buruz euskaraz idatzitako lehen argitalpenetariko batez ari garela, eta hori meritu handikoa dela gure Herrian. Garbi ikusten dugu lexiko zientifikoarekin borrokan ibili behar izan zuela; hori oso nabaria da idatzian».[23]
1924ko otsailaren 17an, nazioarteko politikari buruzko artikulu bat kaleratu zuen, Argia aldizkarian. Lloyd George britainiar politikariak egindako adierazpen batzuk kritikatzen zituen, Renaniaren geroaz Clemenceau frantsesak eta Wilson amerikarrak egin omen zituzten isilpeko itunak zirela eta.[24]
Atal berean, 1924ko martxoaren 16an, Madrilen izandako dantza apustu bat ―nork etengabe dantza denbora gehiagoz egitea, alegia― kritikatu zuen «Erokeria» izenburuko artikulu batean, euskal herri kirolekin konparatuta.[25]
1925ean, finantza gai batez artikulu bat argitaratu zuen ―zehazki, diruaren interesak kalkulatzeko formulak― «Bide beŕi bat, ¿bide zuzena?: zenbaki-gaiak» izenburuaz,[26]Euskal-Esnalea aldizkarian, aurrez Jose Inazio Garmendiak idatzitako beste artikulu bati aurre eginez.
1926an, hiru artikulu argitaratu zituen Argia aldizkarian:
Urtarrilaren 3an, urte berriari buruzko hausnarketa batzuk plazaratu zituen, amaitu berria zen 1925 agurtu eta urte berriari diosala eginez.[27]
Otsailaren 7an, «Gezuŕik aundiena» izenburuko artikulua argitaratu zuen, Estatu Batuetan egindako gezur lehiaketa baten inguruko gorabeherak eta hausnarketak biltzen zituena.[28]
Martxoaren 14an, hausnarketa bat kaleratu zuen, «Ikus-begiak eta jakin-begiak» izenburuaz, gizakiak munduari begiratzeko dauzkan ikuspegi naturalaz eta kulturalaz.[29]
1927an, «Hindemburg lerroa» izenburuko artikulua plazaratu zuen Argia aldizkarian. Baikorren eta ezkorren arteko irudizko elkarrizketa bat da, euskararen atzerakadaz eta orduko egoeraz. Izenburuak iradokitzen zuenez, euskararen Hindenburg lerroa eraiki beharra ikusten du egileak.[30]
1930ean, Euskal-Esnalea aldizkariak Anabitarteren hitzaldi bat argitaratu zuen, Lekarozko ikastetxean gazteentzat egindako udalekuetan egindakoa. Euskararen eta euskaltzaletasunaren aldeko aldarrikapen bat zen, era honetan amaitzen zena:
«
Gazte, Jainkoaren aldekoa aizenez geroz, maite ezak ire Eŕia ta Euskera, ta gero egin ezak nai dukana.[18]
»
1931n, «En torno al idioma vasco» izeneko artikulua argitaratu zuen Euskal-Esnalea aldizkarian; izenburua gaztelaniaz duen arren, artikulua euskaraz idatzita dago. Lekarozko ikastetxean egindako euskal ikastaroaren kronika labur bat da.[31]
1932an, Argia aldizkarian «Euskerari txistua jo» izenburuko hausnarketa bat argitaratu zuen. Euskararen aldeko aldarrikapen bat da, txistuaren soinua eta euskara lotzen dituena.[32]
Espainiako gerraren aurretik, 1935ean, Anabitartek artikulu bat argitaratu zuen, lau ataletan banatuta, El Día egunkarian, «1910-Dagonilla-6'ean» izenburuaz. Hogeita bost urte lehenago, 1910eko abenduaren 10ean, Donostian egindako agerraldi batean izan ziren atxiloketak ―artean, Anabitarterena― azaltzen zituen. Orobat, euskal abertzaletasunaren hastapeneko urratsen kronika pertsonal bat egin zuen.[33]
Dibulgazio testuak
Lehen liburuxka 1923an argitaratu zuen, Neska-mutiīeri dirua auŕeratzen erakusteko izenburuaz; esan daiteke beraren lanbidearekin lotutako lana izan zela. Haurrei eta gaztetxoei diru aurreztu beharraz mintzatu zitzaien liburuan, eta aurrezki kutxek horretarako zeuzkaten eginkizunez, ipuinen, gertakarien eta adibideen bitartez. Liburutxoaren amaieran, adibide bat eskaintzen zuen, nolako eta zenbateko aurrezkia egin behar zuen mutiko batek, soldadutzara joan behar izango zuenean mila pezeta aurreztuak izateko. Liburuak Jon Zabalo Txiki marrazkilariaren ilustrazioez argitaratu zen.[34]
1925ean, Antziñako Olinpiaŕ Jolasak argitaratu zuen. Antzinako Grezian egiten ziren olinpiar jokoen azalpen xehe bat zen, zenbait ilustrazioz lagundurik. Liburuaren azken atalean, joko olinpiko modernoak aipatu zituen laburki, 1920an Anberesen eta 1924an Parisen egindakoak.[35] Hurrengo urtean, 1926an, testua Itzaldiak izeneko bilduman argitaratua izan zen, beste egileen testuekin batera, liburuan agertzen zen moldaera berberaz.[36]
Eleberriak
Anabitarteren obrarik behinenak eleberriak dira, kritikari gehienen iritzira.[37]
Lehen eleberria Usauri izan zen, 1931n argitaratua. Bi urte lehenago, 1929an, EuskaltzaindiarenSchuchardt saria irabazia zuen.[38] Eleberria txalotua izan zen kritikarien eta beste idazleen artean; besteak beste, Emeterio Arresek poema batez ospatu zuen eleberriaren argitaratzea.[39]Jon Kortazarkritikariaren iritziz, eleberri honek gordetzen ditu «gaur egun modernotzat jotzen ditugun ezaugarriak: euskara eta erdararen erabilera, hiri giroa, deskripzioetan erabiltzen duen idealizazioa [...] kontatzeko era berriak, amaiera gabeko idazlearen ironia, kontatzerako erabilitako urruntasun hori, eta berriro burleti idazlea, bere burua han non aurkitzen dudan nobelaren erdian nobela bat idazten ari dela adieraziz». Eleberri kostunbristatzat baino gehiago, nobela lirikotzat hartu behar genuke.[40]
1933an, Donostia izenburuko eleberria kaleratu zuen, 1932an Euskaltzaindiaren Schuchardt saria irabazitakoa.[41][42] Eleberriaren hasieran, Txomin protagonista gaztea Donostiara itzultzen da, Bigarren Karlistaldia amaitu ostean. Izenburuak adierazten duen gisan, istorioan garrantzi handia daukaten hiriko auzoek (bereziki, moilak) eta bizilagun ezagunek. Berriz ere, garaiko kritikak begi onez hartu zuen eleberria.[43] Kritikari modernoagoek ere aintzat hartu izan dute.[44]
Francorenmatxinadak eta garaipenak euskal letretarako ezarri zuen nahitaezko isilaldiaren ostean, Anabitartek Poli: mutil umezurtz baten ibillaldiak argitaratu zuen 1958an; azken eleberria argitaratu zuenetik 25 urtera. Istorioak umezurtz dohakabe baten gorabeherak biltzen ditu. Kritikarien iritziz, «ez da erraz jakiten Poli ohiturazko nobela den, edo pikareska edo abentura nobela, hiruren ezaugarriren bat daukalako. Egituraketagatik, hau da, zoritxarreko protagonista, gainditu beharreko gora-behera asko eta amaiera zoriontsua, Dickensen nobelak dakarzkigu gogora».[45] Literaturaren maila gorena aitortu ez arren, Koldo Mitxelenak eleberriaren merezimenduak azpimarratu zituen: «Irakurgai honek ez darabil auzi larririk: ez du inoren gogorik kezkatuko, ezta bihotzik erdiratuko ere. Ez da beharrik ere. Bere bidetik dabil egilea, kontakizun arin, otxan eta jostarien bidetik. Eskubide osoa du, jakina, eta gure arteko irakurlerik gehienek ez diote noski horregatik kargurik hartuko».[46]
nik Lurralde guztietarako gogoa izan det beti, gauza berri asko ikusteko egarria. Itsastarrenganako naia ere bai. [...] Orrengatik, [...] aal izan detanean, bai ikusi ikusgarriak[...]: Italia, Grezia, Turkia, Israel, Libano, Rodas Ugartea ta Ejitoren barrena ibilli nintzanean; erri onetako txunturrak (piramideak) ganbelu-gañean ikusi nituanean; Cabo Norten gauerdiko eguzkia zanean, bost egun segituaneguzkia sartu gabe ikusi genuanean: Spitsbergengo mendi ta itsaso jelatuak eta, geiago ez luzatzearren, Aprikako basamortua ikusi nituanean.[48]
»
Koldo Mitxelenaren iritziz, «arrazoi bide du, beraz, Anabitarte jaunak aurrean daukagun liburu honetan dioenean; Nere ustez, auxe da lenbiziko biaje-liburua euskeraz idatzia. Gogora datozkidanak ez dira liburuak edo, gutxienez, Beribilez esaterako, Euskalerritik edo Euskalerriaren aldamenetik ez dira aldentzen»; horrela, Anabitarteren kronikak «lurrak, hiriak, jendeak, ohiturak eta egunoroko gorabeherak ederki eta biziki erakusten baitizkigu sukalde-txoko beroan kuzkurturik gauden bitartean».[49]Joxemiel Bidador idazlearen iritziz, baina, Anabitarteren kronika ez zen lehen bidaldi liburua izan, euskaraz idatzitakoen artetik, lehenagotik argitaratuak baitziren Martin Ducq hazpandarrarenErroma eta Jerusalem (1891), Txomin Agirre ondarrutarraren Juan etorri bat Erromara: biajari baten ziabeztxoak (1892), Jon Izurrategi bilbotarraren Jerusalem-go Osteran amari idazkijak (1923), Pierre DuhourbeskoiztarrarenErromako itzulia (1931) eta Jean Etxepare medikuaren Berebilez (1931).[50]
Ipuina
Ipuin argitaratu bakarra ezagutzen zaio Anabitarteri, «Iru eskizaleen erokeria» izenburuaz bi ataletan kaleratu zuena, 1936ko martxoaren 4an eta 5ean, Donostiako El Día egunkarian. Hiru eskiatzailek gauez egindako mendi zeharkatzea da istorioaren muina; ustez, Anabitarteren bizipen batean oinarritua.[51]
1923ko urtarrilaren 4an RIEVeko zuzendariari (hau da, Urkixori) bidalitako gutun labur bat, esanez harekin batera orrialde batzuk bidaltzen zizkiola, etimologia gaiei buruz, aldizkarian argitaratzeko gai ikusten ote zituen. Makinaz joa dago eta egileak eskuz izenpetuta doa.[52]
1924ko urtarrilean (eguna zehaztu gabe) egindako zortzi orrialdeko artikulu bat, «Etimologías» izenburukoa. Zenbait euskal hitzen etimologiak argitzen saiatzen da (inoiz, otoitz, goiz, gihar, gibel, biluts...). Makinaz joa dago, bi koloretan (gorriz nabarmentzen ditu aztertutako erroak edo hitzak), eta testuaren amaieran dauka data.[53]
1928an, Iruñeko Udalak lehiaketa batera deitu zuen, On Kixote Mantxakoa eleberriaren bederatzigarren atala euskaratzeko; izan ere, atal horrek euskaldun baten eta mantxatar baten arteko borroka azaltzen du («Donde se concluye y da fin a la estupenda batalla que el gallardo vizcaíno y el valiente manchego tuvieron»).[55] Anabitartek atal horren itzulpen bat aurkeztu zuen lehiaketara, «Euskaldun lerdenak eta Mantxa’ko seme bioztunak izandako aŕigaŕizko boŕoka bukatu ta azkena ematen zaionekoa» izenburuaz. Lehiaketa irabazi ez bazuen ere ―Nikolas Ormaetxea Orixek irabazi zuen―, aurkeztutako lanak Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian (RIEV) aldizkarian argitaratuak izan ziren.[56]
Anabitarteren obra aztertu duten literatura kritikariek haren bakantasuna nabarmendu izan dute.
Koldo Mitxelenaren iritziz, «euskal eleberrigileetan gehiena, xuberotarrek dioten bezala» zen Anabitarte, hirugarren eleberria argitaratu zuenean, 1958an.[58]
Anabitarteren idazlan guztien bilduma argitaratu zenean, 1986an, Juan San Martin idazleak «hiritar literaturaren» lekuko bakarrenetako izatea aitortzen zion Anabitarteri: «Gure mende honen lehen partean euskal letretan izan ditugun prosisten artean toki berezia betetzen dutenetakoa da Augustin Anabitarte Irazu. Bera izan bai zen hiritar literaturan nabari zen hutsune nabarmena hain oparotsu landu zuena».[60]
Xabier Mendigurenek eta Koldo Izagirrek egindako antologian, nolabaiteko balioa aitortu zioten Anabitarteri: «bere apalean izan zuen garrantzia, fikziozko irakurgaiak hain urri ziren garaian [...] idazkera arin eta inpresionista darabil Anabitartek, Orixeren antzera aditz laguntzailea isilduz, haren indarrik lortzen ez badu ere».[61]
Idazkera eredua
Sabin Aranaren ereduko ortografia eta idazkera garbizalea erabili zuen Anabitartek bere idazlanetan. Orobat, NAFeko/r/ hotsa «ŕ» gisa idatzi ohi zuen (besteak beste, batzuetan bere izen-deituretan, «Anabitaŕte'taŕ Augustin») eta /ʎ/ hotsa «Ῑ» grafiaz (adibidez, Neska-mutiῙeri...). Horrez gain, hiztegian ere maiz antzematen zaio joera garbizalea, hegoaldeko idazle garaikide gehienen gisara.
Ekintzaile
Anabitarteren idatzietatik ondoriozta daiteke nolabaiteko lotura edo kidetza bat ukan zuela Euzko Alderdi Jeltzalearekin, lotura hori zenbaterainokoa ote zen inon argitzen ez bada ere. Gutxieneko kidetasun hori egiazta daiteke, alde batetik, artikuluak argitaratzeko hautatu zituen aldizkarien joera edo ikuspegian, gehienak mundu abertzaleari lotuak baitziren (Euzkadi, Argia, El Día); eta, bestetik, idatzitako artikulu batzuen edukian, bereziki «1910-Dagonilla-6'ean».[33]
Horrez gain, lekukotasun apur batzuk daude Anabitartek Gipuzkoako EAJren barruan egindako lanaz, bereziki Gipuzkoarra[62] aldizkari jeltzalearen argitalpenean. Gipuzkoako nazionalismoaren lehen astekaria izan zen, eta Anabitarte kolaboratzaileetako bat izan zen, ezizena erabiltzen ez zuen bakarrenetakoa.[63]
Nabigatzaile
Anabitarte oso itsaso zalea izan zen bizitza guztian; aisialdiko itsasontzi bat eduki eta erabili zuen urte luzez, batik bat lanetik erretiroa hartu ostean.[64]
Itsasoan ibiltzeaz gain, eskuliburuak idatzi zituen, gaztelaniaz, aisialdiko itsas nabigazioaz. Lehena, 1958an argitaratu zuen, Patrones y capitanes de yate izenburuaz.[65] Geroztik, beste lau eskuliburu argitaratu zituen gai horretaz.[66]
Argazkilari
Anabitarte oso argazkizalea zenez, bidaia guztietatik argazki ugari bildu zituen, baita jendaurrean erakutsi ere. 1951n, Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak[67] antolatutako jardunaldien amaieran, Anabitartek Egipton eta Lur Santu izenetan hartutako argazki erreportaje bat eskaini zuen, kolorezko argazkiz.
1956an, Gipuzkoako Argazkilaritza Elkarteak[68]Donostiako Udaleko Arte Aretoetan Euskal Herriaz antolatutako argazki erakustea batean parte hartu zuen, beste zenbait argazkilarirekin batera. Anabitartek 30 bat argazki erakutsi zituen, batez ere koloretan, Donostian eta beste herri batzuetan hartutakoak (Baiona, Zokoa, Pasai Donibane, Irun eta Astigarraga).[69]
1936 - «Iru eskizaleen erokeria» in El Día (1936-03-04, 05). Donostia.[92][93]
Itzulpenak
1928 - «Euskaldun lerdenak eta Mantxa’ko seme bioztunak izandako aŕigaŕizko boŕoka bukatu ta azkena ematen zaionekoa» in RIEV, 19. bol., 4. zk., ISSN 0212-7016.[56]
1958 - Patrones y capitanes de yate. Zarautz, Icharopena.
1968 - Manual del capitán de yate. Doonostia, Ed. Donostiarra.
1972 - Manual del patrón de yate: Vela y motor. Donostia, Ed. Donostiarra.
1974 - Manual del patrón de yate: Vela y motor. Donostia, Ed. Donostiarra (bigarren edizioa). ISBN 978-8470630105.
1977 - Manual del capitán de yate: texto adaptado al programa oficial de examen para la obtención del título de capitán de yate. Donostia, Ed. Donostiarra. ISBN 978-8470631047.
Agustin Anabitarte (1986). Agustin Anabitarteren idaz lanak. Donostia, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala. ISBN 978-8475803229.
Erreferentziak
↑Anabitartek aldaera hauek erabili zituen bere izen-deiturak agertzeko: gehienetan, Anabitarte'tar Augustin edo Anabitaŕte'taŕ Augustin (besteak beste, Poli..., Usauri edo Donostia eleberrietan); artikulu batzuetan Anabitarte'tar Agustin (adibidez, «Euskeraren batasunaz Azpaŕen'en irakurritakoa» in Euskera, 1922); eta Agustín Anabitarte gaztelaniaz idatzitako liburuetan. Baita ere, abizenaren hasierako Anabi ezizena oso maiz erabili izan zuen (esate baterako, «Iru eskizaleen erokeria» in El Dia, 1936-03-05).
↑Espainiako Kultura Ministerioak gordetzen den ale honen lehen orrialdean, idazlearen argazkiaren oinean, Mikel Urretari egindako eskaintza hau agertzen da eskuz idatzirik: «Uŕeta'tar Mikel ene adiskide zintzoari. EgiĪeak».
↑Antso Jakituna Fundazioak gordetzen duen ale honen atariaurreko 3. orrian eskaintza hau ageri da eskuz idatzirik: «Okarantza Soroeta-tar Jon euskaltzale bikañari gogo betez. EgiĪeak».