Medikuntza ikasi zuen Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Haatik, ez zen hori bere pasioa: "Fixenme médico por amor a meu pai; non exerzo a profesión por amor á humanidade". Lur jabe handiak salatzen zituen El barbero municipal astekaria sortu zuen 1909an.
Nazionalismo galiziarraren aitzindarietakoa izan zen.
Galiziako nekazarien klase kontzientzia piztu nahi zuen Acción gallega mugimenduari atxiki zitzaion 1912an. 1916an Irmandades da Fala talde politikoa sortu zuen. 1926an Real Academia Galegako kide izendatu zuten, eta 1931n diputatu hautatu Organización republicana gallega autónoma erakundearen eskutik.
Lerrouxen gobernuak Badajozera erbesteratu zuen (1934), baina diputatu hautatu zuten berriro ere Frente Popular koalizioaren eskutik (1936). Gerra zibila amaitu zenean atzerrira jo behar izan zuen eta erbesteko gobernu errepublikarreko kide izan zen.
Literaturari dagokionez, galegoz idatzi zuen batez ere. Kontakizun liburuak, saiakerak, politikari buruzko obrak eta antzerki lanak idatzi zituen. Marrazki horietatik euskaraz Cousas da vida argitaratu da, G. Arestik euskarara itzulita.