Manuel Curros Enríquez (Celanova, 1851koirailaren 15a - Habana, 1908komartxoaren 7a) galiziar idazlea izan zen. Madrilen zuzenbide-ikasketak egin eta gero, kazetaritza-lanak egin zituen. 1894. urtean Habanara jo zuen, eta bertan Tierra gallega izeneko aldizkaria sortu zuen. Diario de la Marina egunkariko idazkolan lan egin zuen hil zen arte. Aires da miña terra (1880, Nire lurreko aireak) bilduman aurkeztu zituen olerki aipagarrienak. O divino sainete (1888) olerkian Elizako ustelkeriak salatu zituen. Gaztelaniaz eta hitz lauz argitara eman zituen: Hijos ilustres de Galicia eta Cartas del norte; Paniagua y compañía, agencia de sangre. Azken eleberri hori Euskal Herrian girotua dago, karlistaldiaren garaian.