Ramón Otero Pedrayo (Ourense, 1888komartxoaren 5a - 1976koapirilaren 10a) galiziar idazle eta politikaria izan zen. Geografiako katedraduna izan zen Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Galiziako kulturaren pizkundea sustatu zuen; Nós aldizkariko kidea izan zen, eta Partido Galeguistako diputatua. Galegoz eta gaztelaniaz idatzi zuen; eleberria, ipuina, antzerkia eta saiakera landu zituen. Oteroren idazkera barrokoa da, landua oso, kultura-aipamen asko dituena eta Galiziako tradizioarekin bat egiten duena. Idazlan nagusiak: Os camiños da vida (1928, Bizitzako bideak), hainbaten iritziz galegozko eleberririk onena; Arredor de sí (1930, Norberaren inguruan), autobiografia eta bere belaunaldiaren erretratua. Geografia eta historia ere landu zituen.