Ramon Etxezarreta Aizpuru (Urrestilla, Gipuzkoa, 1954ko uztailaren 12a -) euskal idazle eta politikaria da. Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra alderdiko kidea da. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan da. Euskal filologoa eta euskara itzultzailea ere bada.
Biografia
Xabierko jesuiten ikastetxean egin zituen batxilergoko ikasketak eta Donostiako EUTGn filologia ikasi zuen. Donostian euskarako irakasle lanetan hastearekin batera, literatura munduan barneratu zen. Artikuluak argitaratu zituen, besteak beste, Oh Euzkadi eta Diario Vascon.
Lanbidez Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zerbitzuko funtzionario da, eta politikagintzan ere bide luzea egin du. 1979tik 1987ra EEren hautetsia izan zen. 1994an PSE-EEn afiliatu zen. 1995etik 2007ra Donostiako udaleko zinegotzia izan zen eta 2007tik 2009ra hango Kultura ordezkaria izan da.
2009tik 2010era Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan zen, baina 2010eko martxoaren 30ean kargua utzi zuen Kultura Saileko zuzendaritza berriarekin "gustura ez zegoelako".[1]
Idazlan nagusiak
- Egunen aparrak (1988), Boris Vian autorearen itzulpena.
- Marino Lejarreta: la fuerza de la sencillez (1992).
Erreferentziak
Kanpo estekak