Beti Galizian

Sempre en Galiza
Datuak
IdazleaAlfonso Rodríguez Castelao (1944)
Argitaratze-data1944ko martxoaren 14a
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaSempre en Galiza
Hizkuntzagalegoa
Herrialdea Galizia
Orrialdeak584
ISBN978-84-8288-729-6
Euskaraz
IzenburuaBeti Galizian
ItzultzaileaBegoña Montorio Uribarren
Argitaratze-data1986

Beti Galizian (jatorrizko izenburua galizieraz: Sempre en Galiza) Alfonso Daniel Rodríguez Castelaok idatzitako politika saiakera bat da, bai eta galiziar nazionalismoaren oinarrizko idazlanetako bat ere.

Liburua hau Castelao beraren hainbat artikulu, saiakera eta hitzaldiz osatua dago, bai eta idazlan honetarako bereziki prestaturiko materiala ere. Liburuaren sarrera den Adro idazlanak 1935an Badajoz hiritik A Nosa Terra aldizkarirako idatzitako artikuluez osatua dago. Liburuaren lehenbiziko zatia 1937an Valentzia eta Bartzelona hirien artean idatzia dago. Bigarren zatia New York hirian eta 1940ean Buenos Aires hirira zeraman bidaian zehar idatzi zuen. Gainontzekoa 1942-1943 bitartean Buenos Airesen idatzi zuen.

Liburua lehenbizikoz 1944ko martxoaren 14an Artes Gráficas Bartolomé U. argitaletxearen eskutik argitaratu zen, Galiziara klandestinoki iritsi zelarik.

Kanpo estekak