1982ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 27. edizioa izan zen. Harrogateko Harrogate International Centre erakustazokan ospatu zen, Erresuma Batuan, apirilaren 24an. Aurkezlea Jan Leeming izan zen.
Garailea Alemaniako Nicole izan zen, "Ein bißchen Frieden" kantuarekin. Alemaniaren (orduan berez Mendebaldeko Alemania zen partaide) lehen garaipena izan zen.
Hemezortzi herrialdek hartu zuten parte, aurreko urtean baina bi gutxiagok. Frantziako TF1 kateak lehiaketa uztea erabaki zuen, ekitaldiaren "talentu eta kalitate falta" arrazoituz, eta hurrengo edizioan hasita Antenne 2-k hartuko zuen Frantziaren partaidetzaren ardura. Grezia Themis Adamantidisen "Sarantapente Kopelies" abestiak ordezkatu behar zuen, baina bertan behera utzi zuten partaidetza aste batzuk lehenago.
Lehiaketa
Kanpo estekak