Zuhaitz apartekoa[1][2][3]dendrologiaren, historiaren, kulturaren edo paisaiaren aldetik nabarmena den zuhaitza da. Hego Euskal Herrian, halako zuhaitzek babes berezia dute legearen aldetik, kalterik gabe iraun dezaten.
Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz apartekoak
Euskal Autonomia Erkidegoan, zuhaitz apartekoa da Eusko Jaurlaritzak zuhaitz nabarmen hauei emandako izendapen juridikoa.[1] Neurriagatik, adinagatik, historiagatik, edertasunagatik edo kokapenagatik ezohiko ezaugarriak dituzten zuhaitz aleak babesteko helburua du izendapen horrek. Zuhaitz apartekoen izendapena Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Legean arautu zen, 1994an.[4]
Guztira 26 arbola izendatu dira zuhaitz apartekotzat, Eusko Jaurlaritzaren 265/1994 Dekretuaren eta 23/1997 Dekretuaren bitartez.
Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz apartekoen zerrenda
Hona hemen zuhaitz apartekoen zerrenda osoa, izendatzeko dekretuan emandako xehetasunekin.[1][4]
Entziako partzuergoko Done Bikendi Haranan, herri onurako 640. basoan, La Dehesa izenekoan, Santa Teodosiako baselizaren ondoan dago. Baselizaren ipar-mendebaldeko muturretik hurbilen dagoen zuhaitza aukeratu da.
Nafarroako Foru Erkidegoan, monumentu natural da Nafarroako Gobernuak zuhaitz nabarmen hauei emandako izendapen juridikoa. Dendrologiaren, historiako nabarmentasunaren, zientzia nahiz kultura arloko interesaren edo paisaia kalitatearen aldetik duten berezitasuna dela kausa dagoeneko gizartearen jokabidean babes birtuala baduten eta mendian nahiz hiri inguruneetan errespetatuak diren zuhaitz ale edo talde jakin batzuk babestea du helburu izendapen horrek.[5]
Monumentu natural izendapenak, zuhaitzak ez ezik, izadiko beste edozein elementu aparteko —berezia, bakana edo ederra delako, babes berezia merezi duena— babesteko ere balio du. Espainiako Gobernuak 1991an arautu zuen monumentu natural izendapena, Landaredia, Basa Fauna eta Habitat Naturalak Kontserbatzearen gaineko Legean.[6]
Nafarroa Garaiko zuhaitz apartekoen zerrenda
Hona hemen Nafarroa Garaianmonumentu natural izendatuta dauden 31 zuhaitz apartekoen zerrenda osoa.[5][7]
Eraulgo artea (11 metro, 1,3 metroko diametroa, 500 urtetik gora)
Hiru Hankako artea (15,5 metro, 2,45 metroko diametroa, 800 urtetik gora) Barrualdea hutsik daauka, eta hiru oinarriren gainean eusten da; hortik bere izena.
↑ abEusko Jaurlaritzaren 23/1997 Dekretua, 1997ko otsailaren 11koa, Euskal Autonomi Erkidegoko zuhaitz apartekoen bigarren izendapena egiteko dena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 38. zenbakia, 1997-02-25.
↑Espainiako Gobernuaren 4/1989 Legea, 1989ko martxoaren 27koa, Landaredia, Basa Fauna eta Habitat Naturalak Kontserbatzearen gainekoa. Espainiako Aldizkari Ofiziala, 1989-03-28.
↑Nafarroako Gobernuaren 926/1996 Foru Agindua, 1996ko irailaren 6koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Nafarroako naturagune, habitat eta erabilera publikoko mendien lehen inbentarioa onesten duena. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 147. zenbakia, 1996-12-04.