Valentina Vadimovna Popova (errusieraz: Валентина Вадимовна Попова; Bratsk, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1972ko irailaren 25a) errusiar pisu-jasotzailea da.[1] [2]
2000ko eta 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan parte zuen, domina bana irabaziz: zilarrezkoa 63 kg-ko kategorian eta brontzezkoa 75 kg-ko kategorian, hurrenez hurren.
1998 eta 2003 bitartean 5 domina irabazi zituen Munduko Halterofilia Txapelketetan. Horien artean, 2001ean emakumezkoen 69 kg-ko kategoriako munduko halterofilia txapeldun bilakatu zenean lortu zuen urrezko domina.
Horrez gain, 7 domina lortu zituen Europako Halterofilia Txapelketetan 1998 eta 2005 bitartean. Bost aldiz izan ds Europako txapeldun.
Nazioarteko palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak