Hitchcocken filmeetan ohikoa den bezala, hor ere bere kameoa egin zuen, hain zuzen ere, filma hasi eta hamar minutu ingurura autobus batean Cary Grant aktorea eta txori bat duen kailadun emakume baten alboan bidaiari moduan eserita doala.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
John Robie (Cary Grant), ezizenez Katua, Frantziar Kosta Urdinean bizi den moko fineko lapur erretiratua da. Bat-batean, bera bizi den lekuan haren zigilua duten lapurretak jazo direnez, poliziaren susmopean dago. Lapurraren hurrengo jomugen artean Jessie Stevens (Jessie Royce Landis) emakume estatubatuar aberatsa eta haren alaba eder Frances (Grace Kelly) daude. Robiek bere burua errugabetzeko modurik onena benetako lapurra atzematea dela jabetu da. Francesek Robie lapurra dela uste du, nahiz eta ondoren iritziz aldatu eta Robieri bere helburua lortzen lagundu.