Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1819. urtea, Kornualles. Jamaica Inn ospe txarreko ostatua da. Ostatuko ohiko bezero alprojek itsas enbata dagoenean bertako itsasargiko argia ezkutatzeko ohitura zitala dute, modu honetan inguruko ontziek Kosrnuallesko kostalde arriskutsuko itsaslabarren aurka lurjo eta barruan daramatena ohostu ohi dute. Herriko bake epailea den Sir Humphrey Pengallan (Charles Laughton) berak ontzi hondoratzaile talde honi ontzien igarotzearen berri ematen die.
Jada Irlandan seniderik gabe gelditu den Mary Yellard (Maureen O'Hara) irlandar neska gaztea Kornuallesera etorri eta Patience izebarekin (Marie Ney) elkartu berri da, era beran Patience izeba Jamaica Inn ostatuko nagusia den Joss ostalariarekin (Leslie Banks) ezkondua dago. Maryk ontzi hondoratzaile taldea ere topatu du. Eztabaida baten ondoren, Jem Trehearne (Robert Newton) taldekidea urkatzen saiatuko dira, baina Maryk askatzea loortu eta bikotea leku beldurgarri hartatik ihes egitea lortuko du. Baina non babes daitezke?